Segurua askotan entzun duzula Bitcoin-ei buruz hitz egitea, baina… zer den benetan dakizu? Zer da Bitcoin bat? Gaur KZgunea zerbitzutik era errazean azalduko dizugu horri buruz izan ditzakezun zalantza guztiak argitzeko.

Guztiok ulertuko dugun moduan estaeko, Bitcoin dirua da, txanpon digitala da. Mundu guztian zehar era seguru eta azkarrean ordainketak egin ditzakezun dirua. Esan dezakegu diru fisikoa bezala baina desberdina dela, Interneten truke bezala erabiltzen dela, eta diru fisikoen antzeko ezaugarriak dauzkala.

Bitcoin mantentzen duen P2P sarera eta protokoloari bere izena deritzon criptomoneda bat da, baina normalean honela deitu ohi diogu: diru digitala, dibisa birtuala, txanpon birtuala, diru birtuala edo diru elektronikoa. Eta bakarra izan ez arren, gaur egun mundu guztian gehien erabiltzen den diru digitala da.

Bitcoin Interneten bidez kode zifratuak erabiliz egindako ordainketa-unitatea da. Honen bitartez, Bitcoina erabiltzaile batetik bestera egindako bidea jakin dezakegu. Informazio hau guztia publikoa izatea “blockchain” teknologiari esker posible da. “Blockchain” datu-baseak erabiltzaileen pribatutasuna babestea du helburu, egindako transakzio guztiak egiaztatuz.

Anima zaitez eta etor zaitez gure hitzaldira Zure diru-zorroa Smartphonean. KZgunean zorro bezala smartphonea erabil dezaketen aplikazio garrantzitsuenak erakutsiko dizkizugu.

Bitcoin: Zer da eta zertarako erabiltzen da

Bitcoin: Zer da eta zertarako erabiltzen da

Bitcoin: Ezaugarri Nagusiak

Ondoren Bitcoin criptomoneda-ren ezaugarri nabarmenenetako batzuk kontatuko dizugu:

  • Deszentralizatua da, beraz, inongo estatu edo herria, banku, erakunde finantzario ez enpresak ez du kontrolatzen.
  • Bere faltsutzeak ezinezko egiten duen sistema kriptografiko sofistikatua dauka.
  • Zure pribatutasuna zaintzen du, transakzioak egiterakoan kreditu-txartel-zenbakia edo banku-konturik beharrezkoa ez denez gero.
  • Posiblea da ordainketa zure identitatea erakutsi gabe egitea, ia diru fisikoa bezala.
  • Bitartekariak ez daude: transakzioek zuzenki egiten dira pertsonen artean.
  • Operazioak egiterakoan komisioak oso baxuak dira edo ez daude.
  • Bitcoin eros dezakezu beste edozein diru bezala, euroekin edo beste dibisa batzuekin.

Zure mugikorraren funtzionaltasunei buruz gehiago jakin nahi duzu? Etor zaitez Kzguneara eta eman izena Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi ikastaroan