Ziur aski behin baino gehiagotan memoria txartelei buruz entzun duzula. Laguntxu hauek edozein lekutan daude: smartphone, tablet, argazki kamerak… gailu askok beraien barneko memoria zabaltzea usten dute memoria txartelen bitartez. Baina, zein da beraien arteko desberdintasuna? Nola dabiltza? Kzgunean galdera hauek eta beste batzuk ebatziko ditugu, memoria txartelen zalantzak behingoz ken dezazun.

Etorri Kzgunera eta izena eman gure “Informatika lainoan. Bildu eta partekatu zure informazioa” ikastaroan

Zer da SD txartela?

SD txartela bere barnean edozein motatako edukiera gordetzeko balio du eta gailu ezberdinetan erabili ahal dezakegu: sakeleko mugikorretan, digital kameretan, GPS nabigatzaileetan… Txartel hauek memoria sistema nagusienak dira, beraien kapazitate handiagatik tamaina txikian.

Tamaina

Gailuaren arabera txartel tamaina bat edo beste bat beharko dugu. Orokorrean, txartela maiz jarri eta kenduko badugu tamaina handikoa izango da, ostera, gailuaren barnean etengabe egongo bada txikiagoa izango da. 3 tamaina daude:

  • SD txartela: Eredu hau estandarra da, lehenengo agertu zena izan zen. Arruntena da eta kamera digitaletan, grabatzaile digitaletan edo eskuko DVD irakurgailuetan aurki ditzakegu.

  • Mini SD: Estandar eredua baino pixka bat txikiagoak dira. Gaur egun ez dira gehiegi erabiltzen eta arraroa da behar dituzten gailuak.

  • Micro SD: Txartel hau txikiena da, hain txikia eskuko atzamar batean, lekua soberan daukala. Eredu honek arruntena da sakeleko mugikorretan, tablet, mp3, GPStan….

Memoria gaitasuna

SD txartelen memoria gaitasuna 3tan zailkatzen da, normalean txartelan bertan espezifikatuta dator:

  • SD: Lehenengoak eta txikienak dira, gehienez 2GBko memoria daukate.

  • SD HC: Gaur egun arruntenak dira, gehienez 32GBko memoria daukate.

  • SD XC: Hauek merkatura irten diren azkenak dira. Gehienez 2TBko (2.000 GB) memoria daukate.

SD txartelen bizkortasuna

Txartelaren bizkortasuna bere motagatik mugatuta dago. Txartel bat erabiltzean bere bizkortasuna jakitea oso garrantsitsua da, ez da berdina argazki kamera batentzako -MB 1 edo 2ko fitxategiak gordeko baititu- edo kalitate handiko bideo kamera batentzako, bizkortasun handiagoa behar izango baituelako.

4 mota desberdin daude:

  • Mota 2: 2MB segunduko gordetzen ditu, kamera digital batean argazkiak gordetzeko egokiena da.

  • Mota 4: 4MB segunduko gordetzen ditu, mp3 batean abeztiak gordetzeko egokiena da.

  • Mota 6: 6MB segunduko gordetzen ditu, kamera digital batean kalitate handiko bideoak gordetzeko egokiena da.

  • Mota 10: 10MB edo gehiago segunduko gordetzen ditu, batzuk 90MB segunduko informazioa gorde ahal dute. Aukera hau oso interesgarria irudi arren, azpimarratu behar dugu oso gailu gutxik erabiltzen dituztela hainbeste bizkortasunik ez dutelako behar.

Beste memoria modu batzuk ezagutu nahi badituzu, etorri KZguneara eta izena eman gure “Informatika lainoan. Bildu eta partekatu zure informazioa” ikastaroan