Gaur KZgunea zerbitzutik datu pribatuak zifratzeko eta partekatzeko dagoen tresna bikain bat nahi dugu zuk ezagutzea. Ziur aski noizbait pasahitzak bezalako informazio pertsonala bidali behar izan duzuelako, eta ez zenekiten era seguruan nola egin.

Internetek edozein motatako informazio pribatua parteka dezakegun doako tresna bikaina eskaintzen du, informazio hori babestuta bere hartzaileari helduko zaiola segurtasunarekin. Saltify informazioa Interneten bidez zifratutako eran bidal dezakegun webaren izena da.

Mehatxuen aurkako prebentzio-neurriak hartzen ikas ezazu KZguneako Zure ordenagailua birus eta bestelako malwareetatik babestu hitzaldian

Saltify

Saltify

Saltify: bidali eta parteka ezazu zifratutako informazioa

Bere funtzionamendua oso erraza da. Beste pertsona batzuekin partekatzea nahi dugun informazioa mezu hau agertzen de pantailan please insert your secret here…sartu behar dugu soilik, eta ondoren amaiera denbora ezar dezakegu, hau da, mezua aktibo egongo den denbora.

Behin aukeratu dugun denbora pasatuta (5 minututatik 7 egunetara arte) mezua automatikoki desagertuko da hartzailearen pantailan.

Bukatzeko, Share your secret botoian klikatu behar dugu eta orduan sortzen da informazio hori partekatzea nahi dugun pertsonei bidaltzeko kopiatu behar dugun esteka.

Segurtasun handiagoa behar izatekotan, web orriak pasahitz bezala esaldia ezartzeko aukera ematen digu ere Yes, I want to use an optional passphrase botoia aktibatuz. Hartzaileak esaldi hori sartu behar izango du bere mezuko enkriptatutako edukia ikusi ahal izateko.

Saltify probatzera anima zaitez eta parteka ezazu erabateko segurtasunarekin zure isilpeko informazioa!

Eman izena KZguneako Zure ordenagailua birus eta bestelako malwareetatik babestu hitzaldian. Zure ordenagailua babesten eta mehatxu posiblerik nola antzematen erakutsiko dizugu.