Kirolak teknologia beste gustatzen bazaizu gaurko sarrera interesa sortuko dizu. Ziur asko akzio kamerei buruz entzun duzula inoiz. Kirolentzat erabiltzen diren kamera bereziak dira eta, pentsa ahal dezakezun kontran, ez da beharrezkoa profesionala izatea edo arrisku kirola egitea erabiltzeko

Azkenengo gailuei buruz gehiago jakin nahi duzu? Izena eman gure “Azken gailu teknologikoak ezagutu” hitzaldian

Akzio kamerak txikiak eta pisu gutxiko kamerak dira, gainean eraman ahal izateko zure gustokoen kirola egiten duzun bitartean: korrika egin, bizikleta, igeri egin… ez duzu zertan puenting egin behar erabiltzeko! Gaur, Kzgunean, akzio kamerei buruz hitz egingo dizugu zure beharrekin bat datorrena aurki dezazun.

Nola aukeratu akzio kamera bat

Zertarako nahi duzu?

Kamera bat erosi baino lehen, zertarako erabiliko duzun jakitea oso garrantzitsua da. Kirol-bideoak grabatuko dituzu? YouTubera edo Sare Sozialetara igoko dituzu? Zertarako erabiliko duzun arabera, ezaugarri batzuetako kamera edo beste bat behar izango duzu: WiFi sarearen bitartez konekta ahal daitekeena, zure Smartphonetik erabilerraztasun izatea, 4Kn graba ahal izatea…

Ze kirol egiten duzu?

Ez dugu bakarrik zertarako nahi dugun kontuan hartu behar, ze kirolentzat nahi dugun jakitea garrantzitsua da. Surf edo urpean igeri egiten baduzu, urpetu ahal edo iragazgaitz den kamera behar izango duzu. Bideoak zure bizikleta edo motorretik grabatuko badituzu, kaskoan egokitu ahal izatea beharko duzu. Badaude “selfie makila” antzeko osagarriak ere xendazaletasun egiten duzun bitartean grabatzeko, adibidez.

Zenbat erabiliko duzu?

Puntu hau funtsezkoa da. Kamera noizbehinka erabiliko baduzu, kamera basiko batekin nahikoa izango duzu. Baina, maiz erabiliko baduzu, kamera iraunkor bat beharko duzu, kalitate hobekoa eta, beraz, salneurri handiagokoa.

 

Zein da zure aurrekontua?

Kontuan eki behar dugu gure aurrekontua akzio kamera bat erosteko unean. Badago kirol kameren katalogo handia salneurri oso txikietan, ez dugu zertan marka ospetsuenera joan behar. Horretarako, konparatzailearen erabilketa gomendatzen dizugu. Haiekin konpara ahal izango dituzu kameren ezaugarri ezberdinak eta haien salneurriak begirada batean.

Etorri Kzgunera eta izena eman gure “Azken gailu teknologikoak ezagutu” hitzaldian