Kaixo KZguneako lagunok! Zer moduz? Ni ederki, aurten oporraldietan kanpora noa eta den-dena dagoeneko erosita daukat: bidaiatzeko txartelak, ostatua… Internet-en bidez egiten dut aurreneko aldiz. Azken urteotan ikasitakoa praktikara eraman beharko dut, ezta? Egia esanda, prozesu guztia oso erraza eta erosoa iruditu zait. Hori bai, ez dakit zuei pasatu zaizuen, baina une honetan sentsazioa dut nire kreditu txartela sutan dabilela. Ez bakarrik gastu hauengatik, baizik eta azken boladan eduki izan ditudan gastuengatik.

Hori dela eta, irtenbide bat aurkitzeko asmoz, KZguneara hurbildu naiz Joneri galdetzera, ea dagoen moduren bat etxeko ekonomia kontrolpean eduki ahal izateko. Niri kalkulu orri batean edukitako gastu guztiak banan-banan ipintzea otu zait. Jonek, hori egiteari ondo legokeela deritzo, baina dauden app batzuekin hori ere lortu dezakedala. Tira, edozertarako daude app-ak. Jonek zenbait app gomendatu dizkit, bizimodua errazago egiten dituztenak.

Horietako bat Fintonic dugu. Doako aplikazio bat da, zeinaren bidez nire gastuak kontrolatu, diru sarrerak kudeatu, aurrekontuak egitea ahalbidetzen duena… Aplikazioak, horretaz gain, dirua aurrezteko aholkuak egiten dizu. Azken batean, gastu txikiak aurreztuz gastu handi bat aurreztuko genuke.

Jonek aurkeztutako beste aplikazio bat MyValue dugu. Oso bizkorra den app-a dugu, kontu korronte ezberdinetako informazioa jasotzeko ahalmena duena. Edukitako gastuak eta diru sarrerak kategorietan banatzen ditu. Bestalde, ezusteko gastuak kudeatu ditzakezu eta epe gutxira zein luzera dirua aurrezteko helburuak jartzeko aukera ere bai.

Otra de estas aplicaciones que me ha presentado Jone es MyValue, una aplicación inteligente que permite integrar información de varias cuentas bancarias y que tiene la habilidad de mostrar los gastos e ingresos que tienes por categorías. Además, te permite gestionar gastos imprevistos y establecer objetivos para ahorrar a corto y largo plazo.

Bestalde, dirua kudeatzeko beste tresna bat Wallo dugu. Hilabete amaierara heltzeko arazorik ez edukitzea du helburu aplikazio honek. Nola? Zure dirua nora doan kontrolatuz. Aurreko aplikazioak bezala, Wallok, dirusarreren eta gastuen grafiko eta zerrenda ezberdinak sortuko ditu zure finantza mugimenduak ikusi ahal izateko.

Beno, ba uste dut honekin, une honetan ez dudala aitzakiarik nire dirua kontrolpean edukitzeko. Ikusiko dugu ea hilabete amaierara arazorik gabe heltzen naizen. Iloben aste-saria salbu ipini behar dut! Gero arte!