Google Fit 2014an martxan jarri zen aplikazioa dugu, erabiltzaileek euren aktibitate fisikoari buruzko informazioa gorde ahal izan zezaten. Mugikorrak dituen sensore batzuk erabiltzen ditu oinez, korrika edo bizikletan goazenean… aktibatzen direnak.

 

Zure sasoi ona mantentzeko smartphonean jarri ditzakezun app gehiago ezagutu nahi? KZgunean “Sasoi ona lortu azken kirola aplikazioekin” ikastaroa daukagu.

 

Nola hasi

Lehendabizi appa jaitsi behar dugu gure Smartphonera (Android-erako). Google konturik ez badaukagu, sortu egin beharko dugu. Informazio pertsonala beteko dugu ondoren: altuera, pisua… Ez zaitez larritu fitbit eskumuturrekorik ez badaukazu, zure smartphonea soinean eramatearekin bakarrik, poltsikoan, Google Fit zure aktibitatea jarraitzen hasiko da.

 

Eguneroko, asteroko… helburua zehaztu

Benetan beharrezkoa ez bada ere, Fit-ek eguneroko helburu bat zehazteko eskatuko dizu; egunean zehar 30 minutuz oinez ibiltzea aski litzateke hasteko. Helburu hauek pertsonalizatzeko aukera ere badago:

  • Pausuak: zenbat pausu eman nahi dituzu.
  • Denbora aktiboa: zenbat denboraz egon nahi duzu mugimenduan.
  • Distantzia: zenbaterainoko distantzia egin nahi duzu.
  • Kaloriak: zenbat kaloria erre nahiko zenituzke.

 

24 orduan martxan, egunero

Markagailua gauerdian hasten da kontatzen, egun aldaketarekin batera.

Mugikorra soinean daramagun bitartean ematen ditugun pausuak kontatuko ditu, ez da beharrezko appa habiaraztea. Momenturen batetan mugikorra soinean eraman ezin dezakegun aktibitaterik egiten badugu (igeriketa, pisu altxaketa…) appak aktibitate hau beranduago gehitzeko aukera ere eskaintzen digu, nahiz eta ematen diogun informazioaren arabera, kalkulu batzuk (erretako kaloriak, egindako distantziak…) gutxi gorabeherakoak izango diren.

Google Fit-en aktibitate bat gehitu, egin ondoren.

 

Zure ibilbidea gorde

Gaur egungo smartphoneek GPS txipa daukate, gure posizioa detektatzeko gai dena. Aukera ematen badiogu, Google Fit-ek gure ibilbidea gordeko du eta egiten dugun aktibitate bakoitzekoa erakutsiko digu.

 

Egindako aktibitate guztien erregistroa eraman

Appak, ez du soilik gure eguneko aktibitatea gordetzen, erregistro bat ere badarama. Honela, datu hauek edozein momentutan kontsultatzeko aukera eskaintzen digu, baita grafiko moduan erakusteko ere, kolore ezberdinak erabiliz egindako aktibitate bakoitzeko.

Egindako aktibitate ezberdinak erakusten dituen grafikoa.

 

Zure aurrerapenak kontsultatu, edonon zaudela

Gordetako datuak ordenagailu bidez ere kontsulta daitezke, informazio guztia Googleren kontuan gordetzen bait du.

Zure ibilbideak erregistratzeko app gehiago ezagutzea gustatuko litzaizuke? KZgunean, “Wikiloc. Sortu eta partekatu zure kanpo ekintzen ibilbideak” ikastaroa eskaintzen dizugu