Aztarna digitala, ziur asko inoiz hitz hau entzun duzula. Baina, zer da aztarna digitala? Interneten gure nortasunaren erabilera usten duen aztarna da. Hau da: gure “arrastoa”. Zer esaten dugun, nola, non, irudiak, bideoak… Batez ere sare sozialetan ematen dugun informazio guztia da.

Ezabatu beharrean, sare sozialetan sartu nahi baduzu, izena eman gure urruneko ikastaroan “Sare sozialak

Imajina ezazu egun batean altxatzen zarela eta zure aztarna digitala kendu nahi duzula: ez duzu sare sozialetan gehiago egon nahi, Internetetik desagertu nahi duzu. Kolpe batez dena ezabatu ahal daiteke? Beno, kolpe batez… ez, baina irudi daitekeena baino errazagoa da. Hori bai, webgune bakoitzean egin beharko duzu, banan-banan. Hau dela eta, KZguneatik, sare sozial nagusietan zure aztarna digitala nola ken ahal dezakezun azalduko dizugu.

Twitter

Zure Twitter kontua ezabatu nahi baduzu, zure kontuarekin bere webgunean sartu besterik ez duzu behar eta bertan eskuinean dagoen logotipoari sakatu beharko duzu, han sakatu “Konfigurazioa eta pribatutasuna > Kontua> Nire kontua ezabatu”. Pausu hauek egitean, baieztatu beharko duzun konfirmazio mezu bar agertuko da , et zure kontua betiko ezabatu nahi baduzu, behealdean agertzen den «behingoz ezabatu» mezua sakatu beharko duzu. Mezu hau sakatzen ez baduzu, zure kontua 30 egun pasa eta gero betiko ezabatuko da.

Facebook

Facebook-en kontua ezabatzea ez da gauza zaila. Bere webgunean zure kontuarekin sartu besterik ez duzu behar eta han “Kontua> Kontuaren konfigurazioa> Segurtasuna > Kontua ezabatu> Editatu (eskuinaldean)” sakatu beharko duzu. Agertuko da mezu bat non aukeratu beharko duzu zergatik ezabatu nahi duzun zure kontua, honezkero zure pasahitza eskatuko dizu eta azkenik, “Desaktibatu” botoia sakatu beharko duzu. Zure kontua betiko ezabatuko da 3 hilabete pasa eta gero.

 

Youtube

Zure Youtubeko kontua ezabatzea oso erraza da. Zure kontuarekin Youtuben sartu besterik ez duzu behar eta goialdeko eskuinean Konfigurazioa > Deskribapen orokorra > Kanalaren izena > Kanala ezabatu” sakatu beharko duzu. Mezu bat agertuko da ezabatu nahi duzula egiaztatzeko eta “Edukiera guztia betiko ezabatu” aukera sakatu beharko duzu.

 

Instagram

Instagrameko kontua ezabatzea oso erraza da ere. Kontu hau ezin da aplikaziotik ezabatu, beraz nabigatzaile baten bidez egin beharko duzu webgune honen bidez. Zure kontuarekin sartu behar zara eta bertan agertzen den aurkibidean aukeratu beharko duzu zergatik ezabatuko nahi duzun zure kontua, pausu hau beharrezkoa da «Nire kontua betiko ezabatu» mezua agertzeko. Hau eginda, ez duzu Instagrametaz zertan arduratu behar.

 

Linkedin

Zure kontua ezabatzeko Linkedin-en sartu besterik ez duzu behar. Barruan zaudenean, zure izenean sakatu eta bertan agertzen den aurkibidean “ Pribatutasuna eta konfigurazioa > Kontua > kontua itxi” sakatu beharko duzu. Mezu bat agertuko da, ezabatu nahi duzula eta zergatia egiaztatzeko, Kontua egiaztatu > Kontua itxi” sakatu eta listo. Zure kontua betiko ezabatuko da 72 ordu pasa eta gero.

Ikasi nola erabili sare sozial nagusienak gure “Sare Sozial” urruneko ikastaroarekin