Ordenagailua erostea pentsatu duzu? Katalogoren bat begiratu duzu dagoeneko baina ez duzu erabiltzen den terminologia ulertzen edo eta ez dakizu zein aukeratu? Milaka aukera eta prezio desberdinak daude. KZgunean lehenbiziko iragazkia egiten lagunduko dizugu zure aukera errazteko nahian.

Ikasi zero-tik ordenagailu bat erabiltzen gure “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi” kurtsoan

Zer nolako erabiltzaile mota naiz ni?

Hasi baino lehen zeure buruari egin behar diozun galdera da. Erabiltzaileak hiru motatan sailka ditzakegu ordenagailuari emango dioten erabileraren arabera. Hausnarketa egin eta aukeratu zein den zurea.

  • Oinarrizko erabiltzailea: Ordenagailua interneten nabigatzeko, kontsultak egin eta komunikatzeko erabiltzen du batez ere. Ofimatika tresnak ere erabiltzen ditu, testu-prozesadorea, kalkulu-orria. Erabiltzaile mota honek ez du funtzionalitate handiko ordenagailurik behar.

  • Bitarteko erabiltzailea: Erabiltzaile mota honek ez du ordenagailua Interneten nabigatu, kontsultatu eta ofimatika tresnak erabiltzeko soilik erabiltzen. Argazkiekin lan egitea nahi du, bideoekin, soinuarekin eta baita azken belaunaldiko ez diren jokoekin jolasteko ere.

  • Erabiltzaile aurreratua: Erabiltzaile aurreratuak modu eraginkor eta azkar erantzungo duen ordenagailua eskatzen du bere behar guztiak asetzeko. Talde honetan bideo edizioa, diseinu eta animazioa egiten dutenak eta azken belaunaldiko jokoekin jolastea nahi dutenak (gamer-ak) sar ditzakegu.

Zer osagai begiratu behar ditut?

Zer erabiltzaile mota zaren dakizula, ordenagailua aukeratzekoan osagai konkretu batzuk kontutan hartzen lagun zaitzakegu.

  • Prozesadorea: Ordenagailuaren burmuina da eta agindu guztiak prozesatzeko arduraduna da. Gaur egun erreferentzia diren 2 fabrikatzaile nagusiak daude.

    • Intel

    • AMD

  • Ram memoria: Prozesadoreak behar duen laguntzailea da datuak aldi baterako irakurri eta idazteko. Gutxienez 4GB-koa gomendatzen dugu oinarrizko ordenagailu batendako eta hortik aurrera 8GB eta 16GB-koak aurki ditzakegu gure beharren arabera.

  • Disko gogorra: HDD disko mekanikoak oraindik ere badira. Aukera hau merkeena bada ere errendimendu eta iraunkortasunari begiratuz SSD disko gogorrak komenigarriagoak dira. Edukiera desberdineko SSD disko gogorrak aurki ditzakezu. Gutxienez 250 GB-ko edukiera gomendatzen dugu eta naiz eta 4 TB-koak ere merkatuan dauden prezio aldetik garestiegiak dira oraindik.

Aurrekoa laburbilduz:

Hiru osagai hauek (prozesadorea, RAM memoria eta disko gogorra) hasierako puntua zehazten dute. Hortik aurrera, gure aurrekontuaren arabera eta txartel grafikoa, pantaila, konektibitatea eta beste osagai batzuk kontutan hartuta, guretzat egoki den ordenagailua aukeratu dezakegu saltzailearen laguntzarekin.

Ordenagailua erosteko animatzen bazara eta hutsetik kudeatu nahi baduzu, apuntatu zaitez gure ikastaroan “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi