Gaur KZgunean Fairphone-i buruz hitz egin nahi dizuegu. Fairphone diseinu modularreko smartphone etiko eta jasangarria da. Baina, zer adierazten du horrek?

Hasteko, Fairphone-en produkzio-kate osoan lan egiten duten pertsonek lan-baldintza egokiak dituzte, mugikorrak fabrikatzeko behar diren mineralak meatzetan eskuratzen dituzten pertsonetatik, piezak sortzen eta produktu finala muntatzen duen langileriari arte.

Beste aldetik, Fairphone jasangarria da bidezko materialekin osatuta dagoelako. Hau da, telefonoa osatzen duten piezen jatorria aztertzen da, eta bakarrik mundurako eta pertsonentzako onuragarriak diren materialak erabiltzen dira.

Gainera, bere diseinu modularra dela eta, zure dispositiboaren bizi-iraupena luza daiteke, berrerabilera eta birziklapena sustatuz. Erabili eta bota filosofia baztertzearen proposamenarekin, Fairphonek ordezko piezak saltzen ditu eta konponketa tutorialak eskaintzen ditu, nork bere telefonoa konpon dezan. Halaber, enpresa honek telefonoak birziklatzeko modurik egokiena ikertzen jarraitzen du, smartphone-en desmuntatze prozesua errazagoa egiten.

 

Teknologiaren fabrikazioaren azpian den arazoak gero eta pertsona eta kolektibo gehiago kezkatzen ditu, KZgunea barne. Hau dela kausa, KZguneak ALBOAN GKEarekin bat egin du “Mugikorrak Kongoren Alde” iniziatiba lagunduz, KZguneako telezentro jakin batzuetan erabiltzen ez duzun telefonoa uzteko atondutako buzoien bidez.

 

Zein da nire telefonoa uzteko KZgunearik hurbilena?

Mugikorrak Kongoren Alde”, “Gatazkarik Gabeko Teknologia” kanpainaren barne dago, eta gure aparatu elektronikoen eta, besteak beste, Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean – munduko meatze-gune garrantzitsuenetako bat- dagoen bortizkeriaren lotura argitzearen helburuarekin sortu zen.

 

Urre, eztainu edo wolframio mineralak beharrezkoak dira gure dispositibo elektronikoen egite eta funtzionamendua ahalbidetzeko. Batzuetan, mineral hauen enpresa eta talde hornitzaileek giza eskubideei eta ingurumenari eraso egiten diete.

Keinu txiki honekin, lortutako funtsekin ALBOAN GKEak Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitaren lan humanitarioak lagunduko ditu gatazkaren eskualde honetan.

Hau guztia dela eta, erabiltzen ez duzun sakelako telefono zaharra izatekotan, etor zaitez KZguneako telezentro batera eta utz ezazu atondutako buzoian.

Zu etortzea espero dugu!