Aurten Smartphone eta tabletentzako kanpoko kamerak modan jarri dira. Uda hurbiltzen den heinean, ziur asko zure familia edo oporretako oroimenak eduki nahi dituzula. Baina, batzuetan gure gailuaren kamera ez da oso ona. Kasu hauentzako, kanpoko kamera bat konponbide ona izan daiteke. Gaur, KZgunean tendentzi honetaz hitz egingo dizugu.

Kamera mota hauek erabiltzeko, lehengo zure Android gailua erabiltzen ikasi behar duzu. Interesatzen zaizu?

Etorri KZgunera eta izena eman gure “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi smartphone y Tablets” ikastaroan

 

Zertarako dira kanpoko kamerak?

Bere izena esaten duen moduan, zure Smartphone edo tabletaren atzealdean jartzen den kamera bat da, kalitate handiko argazkiak eta bideoak ateratzeko. Badaude gailuaren USB portuan sartu eta airean geratzen diren kamerak ere bai (periskopio baten antzera). Kanpoko kamerak txikiak nahiz handiak izan daitezke, kamera digital baten objektiboaren antzera.

Zertarako erabiltzen dira?

Zure gailuaren prestakuntzak hobetzeko erabiltzen dira, oso egokiak dira zure mugikorrarekin argazki profesionalak atera nahi badituzu. Ez dira beharrezkoak, ezta nahitaezkoak. Baina, fotografia gustatzen bazaizu eta reflex edo argazki kamera digital batekin zamatu nahi ez baduzu oso handiak direlako, kanpoko kamerak egokiak izan daitezke. Zure kamerak oso erresoluzio eska badauka, lagun handiak dira ere bai. Honez gain, leku eta pisu txikia daukatenez eramateko oso erosoak dira. Beste abantaila handi bat, argazki guztiak mugikorrean edukiko dituzula, Whatsapp edo Sare Sozialetan partekatzeko prest.

Beste osagarri batzuk

Kanpoko kameraz aparte, gaur egun gehigarri ezberdinak daude gure gailuen kamerarentzat. Berdin dio zen den zure Smartphone edo tabletaren marka eta modeloa, hainbat objektibo daude: arrain begia, handipen lenteak… Hauek klip bat bezala kokatzen dira zure gailuaren kameraren gainean efektu eta hobekuntza ezberdinak lortzeko.

Izena eman gure “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi smartphone y Tablets” ikastaroan