Gaur egun WhatsApp bat-bateko mezularitzan aplikazio nagusiena da. Guziok ezagutzen dugu eta ezin dugu sinetsi aplikazio hau erabiltzen ez duen inork. WhatsApp bat-bateko mezularitza erabiliena izan arren, ez da bakarra. Honez gain, azkenengo denboraldi honetan eztabaidan egon da: Facebook erosi zuenetik, erabiltzaileen ziurtasuna eta pribatutasuna zalantzan jarri da. Beno ba, WhatsApp baino ziurragoak diren aplikazioak frogatzeko ordua heldu da.

Ezagutu WhatsApp ordezko 5 hautabide hoberenak

Gaur KZguneatik WhatsAppen ordezko hautabideak dakartzagu:

Signal

Bat-bateko mezularitza aplikazio batek dituen funtzio basikoez aparte (testu mezuak, ahots deiak, txat, etab.), honez gain azpimarratu behar da bere ziurtasuna oso ona dela, Whatsapp baino hobeagoa, adibidez. Aplikazio nagusienaren aldera, edukiera guztia enpresaren zerbitzari batean gordetzen da eta informazioa enkriptatzen da. Honezkero, ezin da ikusi eta badago mezuak autosuntsitzeko aukera.

Android eta iOS-entzat erabilgarri dago.

Telegram

Diseinu minimalista batekin, aplikazio hau erabiltzea oso erraza da eta zure pribatutasuna babesten du, Telegramen dagoen guztia zifratzen baita (txat, taldeak, multimedia, etab.). Honez gain, isilpeko txatak egin ahal dituzu zure edukiera autosuntsitzeko txatean dauden erabiltzaileen gailuetan.

Android eta iOS-entzat erabilgarri dago.

Confide

Aplikazio honetan segurtasuna nagusiena da. Mezuak guztiz zifraturik daude muturretik muturrera, eta behin irakurrita betiko desagertzen dira. Gainera, ezin dira pantaila kapturak egin, beraz zure hizketak guztiz pribatuak izango diren ziurtasuna edukiko duzu. Edozein bat-bateko mezularitza aplikazioa bezala, testuak, argazkiak, bideoak, dokumentuak eta ahots mezuak bidali ditzakezu, bai banakako mezu edo talde mezu bezala.

Android eta iOS-entzat erabilgarri dago.

Line

Aplikazio honek Sare Sozial baten antza dauka, zure txatentzat hainbat efektu eta filtro eskaintzen dizu. Bere softwarea instalatzen baduzu, PC edo MAC baten bidez sartu ahal zara. Joko edukiera dauka, baita ere. Honez gain, argazki albumak sortu eta zure lagunekin partekatu ahal ditzakezu.

Android eta iOS-entzat erabilgarri dago.

Wickr Me

Bere ziurtasuna eta pribatutasunagatik aipagarria da. Mezu bakoitzak pasahitz berri batekin zifratzen da muturretik muturrera. Wickr Me ez dauka zure mezuei edo kontaktu zerrendarako sarbidea, zure helbide zerrenda pribatua baita eta ez da zerbitzarietan biltzen. Ez duzu telefono zenbakirik edo posta elektronikorik beharko aplikazioan izena emateko.

Android eta iOS-entzar erabilgarri dago.

Izena eman KZguneako “Bat-bateko mezularintza zure Smarphone bidez” ikastaroan eta Whatsapp, Telegram eta Line aplikazioetan aditu batean bihurtu zaitez