Etxean inprimatzailea baduzu ziur asko jakingo duzula zenbat balio duen tinta. Egia esanda, inprimatzaileen kontsumibleak dagoen gauzarik garestienetariko bat da, ia 1900€ litroko. Hau dela eta, seguru maiz pentsa duzula bai inprimatzen usteari edo marka zuriko inprimatzeko kartutxoak erabiltzea. Horregatik, gaur, KZguneatik aukera honi buruz hitz egingo dizugu.

Internetetik erosi nahi duzu eta ez dakizu nola? Etorri gure “Erosi etxetik irten gabe” hitzaldira eta kendu zure zalantza guztiak

Hautabideak

Bi hautabide daude: berriz karga daitezkeen kartutxoak eta birziklatuak. Bi kasuetan bai denda fisikoetan bai interneten bidez eros ditzakezu. Inprimatzaile kartutxo hauek aukerarik merkeena izateaz gain, ekologikoenak dira baita ere. Enpresak kartutxoak hartzen dituzte eta birziklatzen dituzte, ingurumenaren kutsadura saihestuz.

Bestalde, badaude pausu bat gehiago eman duten enpresek, aukera berriago eta ekologikoagoekin. Adibidez, inprimatzaileen tintak sortzeko, sojaren erabilera ikertzen ari da petrolioa eta beste produktu kutsatzaileak baztertzeko. Oso garrantzitsua da gogoratzea zure inprimatzaile kartutxoak bukatzen direnean, puntu garbi batera eraman behar dituzula birziklatze egokia edukitzeko. Non dagoen gertuena ez jakitekotan, hemen kontsulta dezakezu.

Nola funtzionatzen dute?

  • Berriz karga daitezkeen kartutxoak, berriro errekargatzeko diseinu berezia daukaten kartutxoak dira. Ez dira kartutxo birziklatuak, soilik zulotxo berezi baten bidez errekargatzen dira. Hutsik datoz. Behin hustuta, berriro erabili ahal ditzakezu zure inprimatzailearekin bateragarri diren tinten bidez. Oso garrantzitsua da jakitea zure inprimatzailearen eredua eta marka, marka edo eredu guztiek ez dute kontsumible berak erabiltzen eta. Marka batzuk aukera hau egiten ari dira haien tinta originalekin, horrela ez duzu zertan inprimatze kalitatea galdu behar.

  • Kartutxo birziklatuak zure inprimatzailearekin bateragarri diren kartutxoak dira, originalen antza daukate eta tinta merkeagoekin beterik daude. Aukera erabiliena da, bere erraztasuna dela eta, ez duzu zertan berriz karga behar, jarri besterik ez duzu behar inprimatzen hasteko. Oso garrantzitsua da jakitea zure inprimatzailearen eredua eta marka, inprimatzaile bakoitzak erabiltzen dituen kontsumibleak ez dira berdinak eta.

Etorri gure “Erosi etxetik irten gabe” hitzaldira eta nola internetetik nola erosi ikasi