Nork ez du amestu edozein leku eta unetan laguntzeko prest dagoen laguntzaile pertsonala izatearekin? Hori da Google-k eskaintzen dizuna eta KZgunean erakutsiko dizugu nola funtzionatzen duen etekin handiena atera ahal dezazun.

Etorri Kzgunera eta izena eman gure “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan

Non dago laguntzailea? Instalatuta daukat?

Ziur aski jada zure gailuan daukazula. Hasierako botoia sakatuta mantendu behar duzu bakarrik. Bada beste modu bat laguntzaileari “deitzeko” eta “OK Google” hitzak esatea da. Laguntzailea agertuko ez balitz “Play Store“ dendaren barruan bila dezakezu “Asistente de Google” izenarekin zure gailuan instalatzeko beti ere zure Android bertsioa 5.0 edo berriago bada.

Irekitzen duzun lehen aldia bada, baliteke “Google-k” zure ahotsa hobeto ezagutu nahian “OK Google” hitzak hiru aldiz errepikatzea eskatzea.

Nola erabiltzen da?

Behin laguntzailea pantailara irteten denean bi egoeratan ager daitezke.

  • Entzute-modua: Erraz somatuko duzu modu honetan zaudela pantailako beheko aldean kolorezko lau borobiltxo ateratzen baitira. Laguntzailea entzuten ari da!!!

 

Hemendik aurrera esaten diogun guztia jasoko du eta hitz egiteari uzten dugun bezain laster bilaketa edo eskatu diogun eginkizuna egingo du. Bereziki erabilgarria izan daiteke kotxeko esku-librekoa erabiltzerakoan.

Ahotsaren ordez teklatua erabiltzea nahi izanez gero puntuak dauzkan laukizuzen formako ikonoan saka dezakegu.

  • Itxaron-modua: Mikrofono baten ikonoa ikusiko duzu kolorezko borobilen ordez. “Itxaron-modu” hau bakarrik aktibatzen da “Entzute-moduan” egonik ez baldin badiogu ezer eskatzen.

 

Itxaron-modu” honetan mikrofonoaren ikonoan sakatu beharko dugu “Entzute-modua” berriz aktibatzeko edo bestela “OK Google” hitzak esanez.

Zer eska diezaioket laguntzaileari? Zer gauza egin ditzake niregatik?

  • Erantzunak jaso: Nahi duguna galde diezaiokegu lortu nahi dugun informazioa lortzeko. Gehienetan hitzez erantzungo digu. Horrela ez balitz informazioa pantailan erakutsiko digu. Hemen dituzu adibide batzuk:

    • Zer eguraldi egingo du asteburuan?

    • Zenbat dolar dira hamar euro?

    • Zenbat biztanle ditu Andorrak?

  • Zure zereginak planifikatu eta kudeatu: deitzea, mezuak bidali, oroigarriak gorde eta hainbat gauza gehiago. Hemen adibide batzuk:

    • Maria deitu

    • Juan-i mezua bidali

    • Tomatea gehitu erosketa zerrendari / Erosketa zerrenda erakutsi

    • Oroigarria sortu bihar 12etan / Oroigarriak erakutsi

  • Entretenimendua: YouTube edo Google Play-ko musika entzun eta kontrolatu. Adibide batzuk hemen:

    • Dire Straits jarri

    • Dado bat bota

    • Txanpon bat bota

    • Konta iezadazu txistea

  • Gailua kontrolatu: aplikazioak zabaldu, konexioak aktibatu eta desaktibatzea, bolumena kontrolatu. Saia zaitez hauekin:

    • Egin argazkia

    • Bolumena igo

    • Spotify zabaldu

  • Domotika: Sistema domotiko bateragarria izango bagenu etxean ere, etxetresna elektrikoak, argia eta gure etxeko elementuetako bakoitza kontrola genezake.

    • Argia piztu

    • Berogailua piztu

Hau guztia Google-ko laguntzaileak zuretzat egin dezakeen guztiaren erakusgarri txiki soilik bat da.

Orain nola erabiltzen den jakinda ez dago aitzakiarik ez erabiltzeko.

Hau eta askoz gehiago jakin nahi duzu? Anima zaitez gure “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” kurtsora etortzen