Mugikorrean leku arazoak. Pasatu zaizu? Ia guztioi pasatu zaigu noizbait. Instalatzen ditugun aplikazioek eta gordetzen ditugun argazki eta bideoek lekua betetzen dute gure gailu mugikorrean. Horregatik, gure telefonoak edukiera handiko memoria ez badu, bete egingo da eta ezin izango dugu ezer gehiago instalatu edo gorde.

Hau gertatzekotan, ezin izango duzu aplikazio gehiago instalatu eta abisua agertuko da aplikazio askok zuzenki funtzionatzeari utziko diotela esanez eta smartphonearen funtzionamendua motelagoa izango da ere.

Zer egin lekurik gabe geratzen zarenean mugikorrean?

Zer egin lekurik gabe geratzen zarenean mugikorrean?

Zure Android telefonoan lekua egiteko erak

Gaur KZgunea zerbitzutik zein puntu kontuan hartu behar dituzun zure Android gailuan lekua izateko kontatuko dizugu.

Erabiltzen ez dituzun aplikazioak desinstala itzazu

Askotan ahaztutako aplikazioak ditugu gure smartphonean erabili gabe. Begira itzazu zure gailuko ezarpenen atalean: aplikazioen zerrenda guztia ikusi ahal izango duzu eta behargabeko guztia ezabatu.

Aplikazioen cache-memoria ezabatu ezazu

Erabilerarekin, gailuan instalatutako aplikazioek cache (memoria) gehiago hartzen dute. Hemendik ezabatu ditzakezu: : Ezarpenak > Memoria > Cache-an gordetako datuak.

Egin itzazu argazki, bideo, musika eta gainerako artxiboen garbiketa

Noizean behin garbiketa bat egitea komeni da. WhatsApp-en gordetzen dira automatikoki argazkiak, bideoak… Hau dela eta, komenigarria da gure gailuan gorde nahi ez ditugun artxiboak ezabatzea. Hau egiteko bi modu dituzu: artxibo-esploratzaile batetik edo aplikazio beretik.

Igo itzazu argazki, bideo, musika eta artxiboak lainora

Gomendagarria da zure artxibo guztietako segurtasun kopia bat lainoan gordetzea, telefonoan soilik ez izateko. Honela, zure artxiboak gordeta izateaz gain, gailutik kanpo egongo dira memoria okupatu gabe.

Aplikazioen datuak ezabatzerakoan kontuz ibili

Mugikorrean lekua egiteko beste era bat aplikazioen datuak ezabatzea da, baina kontuz ibili behar duzu: “Datuak ezabatu” botoiak dena ezabatzen du aplikaziotik. Hau da, aplikazioak ez du datu edota argazkirik edukiko, instalatu berri bezala agertuko zaizu. Beraz, pauso hau ezin da egin aplikazio guztiekin.

Aplikazioak SD txartelara pasa itzazu

Aplikazio bateko datuak SD txartelara soilik pasatzeko Ezarpenak > Memoria > Aplikazioak atalera joan behar duzu. Atal horretan, hauta ezazu nahi duzun aplikazioa, eta memoria aldatzeko aukera agertzen bada, SD Txartela aukera ezazu.

Etor zaitez KZguneara eta eman izena “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan. Zure dispositiboak dakarren aukera guztiak erakutsiko dizkizugu.