Euskaraz hitz egiten baduzu, ziur aski faltan botako duzula euskarazko App gehiago gure hizkuntzan egotea. Aurreko “Euskara zure Androiden” sarreran zure teklatua euskaraz nola jarri edo euskaraz aurrera egiten laguntzeko dauden App ezberdinetan hitz egiten genuen, bereziki hizkuntza ikasten ari bazara. Gaur, KZgunean JarriOn-i buruz hitz egingo dizugu, euskaraz edukiera ikusteko lehenengo Aplikazioa.

 

Zure Smartphonean aplikazioak instalatzen ikasi nahi duzu? Etorri Kzgunera eta izena eman gure “Google Aplikazioak zure gailuetarako” ikastaroan

 

Hau dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak EITBren laguntzarekin JarriOn aplikazioaren sorrera bultzatu du. Honez gain, Go!azen Trasmedia sortu dute, hainbat gailuetan erabili daitekeen aplikazio honek saioen historia handitzeko balio du. Interesgarria, ezta? Azalduko dizugu zer egin ahal dezakezun aplikazio hauekin:


JarriOn

Aplikazio honek Smartphone edo Smart Tv-an erabili daiteke. Aplikazio hau erabilgarri dago Androiderako, Play Store-tik eta JarriOn webgunetik deskarga dezakezu.

Aplikazioak multimedia edukiera ezberdinak biltzen ditu, bai komunikabidetik edo iturri ezberdinetik, gero zure telebistan ikusteko. Informazio guztia euskaraz dago eta Chromecast teknologiaz baliatzen da arin zabaltzeko eta ikusgai egoteko, bereziki gazteen artean. Puntu hau oso garrantzitsua da, zeren eta telebistari buruz geneukan ideia aldatu egin da: gaur egun erabiltzaileek gero eta gehiago erabiltzen dute karta telebista edo “Streaming plataformak” telebistetan.


Go!azen Transmedia

Aplikazio honen helburua sailen edukiera gailu ezberdinetan handitzea da, eta gazteei zuzenduta dago. Helburu nagusienetariko bat euskara ikastolan egiteko hizkuntza dela deuseztatzea da eta bere erabilera sustatzea gazteek egunero erabil dezaten. Momentuz 250.000 erabiltzaile daude, gutxi gora behera. Go!azen zifra onak erregistratu ditu sare sozialetan eta WhatsAppean ere. Sasoi berri honetan, eranste berriak eta berrikuntzak egongo dira, beraz, erabiltzaileen handipen bat espero da eta aplikazioaren hobekuntza bat, bisualago eta energetikoagoa izan dadin.

Etorri KZguneara eta izena eman gure “Google Aplikazioak zure gailuetarako” ikastaroan