Kaixo KZguneako lagunak! Zer moduz? Ni oso ondo, mendiko txangoan egin nituen argazkiak ikusten ari naiz. Nire gustukoenak aukeratu ostean lainoara igoko ditut. Lainoa zer den ez dut oso ondo ulertzen, bakarrik oso erabilgarria dela. Orain dela gutxi gauzak lainoan gorde ahal direla ikasi nuen, dispositibo elektronikoetan memoria ez okupatzeko. Hau guztia ikasteko KZguneako “Dropbox erabiltzen ikasi” urruneko ikastaroan izena eman behar izan nuen. Kontua da, nire bilobaren urtebetetzea izan dela eta argazkilaria izateak tokatu zidan. Zoritxarrez, nire mugikorrak esan zuen memoria gehiagorik ez zuela, eta honen ondorioz ezin zuela argazki gehiagorik atera. Nire atsekabea imajina dezakezue… urtebetetzearen argazkilari ofiziala lan-erreminta gabe geratu zen! Baina zorionez nire familia oso adikorra da eta esan zidaten Jone bisitatzera joan behar nintzela, seguruenik nire memoria arazoaren konponbidea izango baitzuen (mugikorrarena, bestea adinagatik da eta ez du erremediorik).

Labur esanda, Dropbox urruneko ikastaroa egin nuen eta alai baino alaiago nago. Oso erraza da, erregistratu ostean zure artxiboak lainoara igotzen has ditzakezu. Gainera, mahaiagaina bezala funtzionatzen du, hau da, karpetak eta azpikarpetak sor ditzakezu zure dokumentuak ondo sailkatuta izateko. Eta jada Dropbox erabilgarriagoa izatea ezinezkoa zela pentsatu eta gero, Jonek esan zigun nahi dituzun artxiboak partekatu ahal dituzula hautatutako pertsonekin. Hau bai aurreratze harrigarria! Orain arte pendrive-a eraman behar nuen nire poltsan Iñakiri oporretako argazkiak pasatzeko, adibidez.

Beno ba, nik agur egingo dut, baina lainoari buruz entzutekotan , zuen dispositiboetan memoria arazoak pairatzekotan, edota teknologia berriei buruz ikasi nahi izatekotan, KZguneako ikastaro honetan izena ematea gomendatzen dizuet. Jadanik ez dago aitzakiarik, guztiok ikas ditzakegu IKT-ei buruz!