Teknologia denon helmenean dago. Ez da arraroa umeek ordenagailua, sakeleko telefonoa edo tableta erabiltzen ikustea, eta ikastola askotan eskatzen diete etxeko txikiei gailu pertsonala edukitzea. Hori dela eta, guraso askok haien seme-alabak non sar daitezkeen kezka daukate. Horretarako, gurasoen egiaztapen aplikazioak lagun onak izan daitezke. Gaur, KZgunean, gurasoen egiaztapen 5 aplikazioei buruz hitz egingo dizugu.

Gurasoen egiaztapenari buruz informazio gehiago jaso nahi duzu? Izena eman gure “Hobe aurre hartzea sendatzea baino. Nerabeak eta Smartphone-ak” hitzaldian

Gurasoen egiaztapen aplikazioen helburua txikien gailu elektronikoak kontrolatzea da. Aplikazio hauekin, zure seme-alabak monitorizatu edo webgune, app-ak, gaiak, eta abarren sarrera mugatu ahal izango duzu. Jarraian ikusiko dugu gurasoen egiaztapenerako lau aplikazio eta haien ezaugarriak:

Kaspersky SafeKids

Antibirus nagusi honek bere gurasoen egiaztapen aplikazioa atera du. Dohaineko bertsioan, aplikazio honek bai webguneak bai Aplikazio batzuetarako sarrerek mugatuko ditu. Premium bertsioa hautatuz gero, zure seme-alaben gailuaren kokapena jakinaraziko dizu eta jasotako bai dei bai mezuetako txostenak emango dizkizu.

Dinner Time

Aplikazio honek batez ere zure seme-alabek, gailu barik, mahaian esertzeko balio du. Oso modu ona familiako elkarrizketa pizteko. Aplikazioak haien gailuak blokeatzen ditu, denboraldi zehatz baten tartean erabili ez dadila. Honez gain, debekatuta dauden aplikazio zerrenda bat sor eta gailuaren erabilpenaren egiazko denbora monitorizatu ahal dezakezu edo zure seme-alaben gailuetan ordu-zerrenda bat sortu aplikazio batzuen erabilpenenentzat.

Kid’s Place

Zure seme-alabak bere gailua ez badu zurea erabiltzen bait duelako, aplikazio hau aukera ona izango da. Perfil ezberdinak sortzen uzten dizu, erabiltzen ari den aplikaziotik irten ez dadin. Interneterako sarrera, deiak edo Google Play -rako sarbidea blokeatzen ditu baita ere.

Control parental Screen Time

Gurasoen egiaztapen aplikazio honi esker, zure seme-alabek haien Smartphone edo tabletarekin igarotzen duten denbora kontrola ahal izango duzu. Gainera, lo egiteko orduan, jokoak edo sare sozialak blokea ahal ditzakezu baina irakurtze aplikazioak piztuta utz ahal izango dituzu.

Etorri KZguneara eta izena eman gure “Hobe aurre hartzea sendatzea baino. Nerabeak eta Smartphone-ak” hitzaldian