Informazio bilaketaren etorkizuna ezagutu nahi duzu? KZgunea zerbitzutik Google-eko irudi errekonozimenduaren azken aurrerapenak erakutsiko dizkizugu, eta bere Google Lens deituriko zerbitzu berria.

Gailu mugikorretarako Googleko aplikazioak ezagutu itzazu gure “Google Aplikazioak zure gailuetarako” ikastaroan

Google Lens. Lor ezazu informazioa kameraren bidez

Google Lens. Lor ezazu informazioa kameraren bidez

¿Non dago?

Gaur egun 2 era daude erabiltzeko.

  • Google Fotos-en bertakotuta: Nahiz eta Google Fotos-eko azken bertsioa jarrita duen edozein gailutan funtzionatu, oraingoz bakarrik erabili ingelesez konfiguratuta dauden gailuetan.

  • Zerbitzu hau zabaltzen joango da gainerako hizkuntzetara pixkanaka. Ordura arte, gure gailuan probatu nahi badugu Ezarpenak>Hizkuntza atalera joan behar izango dugu eta ingelesez konfiguratu.

  • Googleko Laguntzailea: Google Lens-era sar gaitezke Google-eko Laguntzailearekin ere. Han, botoi berri batek kamera zabalduko du eta argazkia atera gabe irudiari buruzko informazioa emango digu. Aukera hau ez dago erabilgarri oraindik gailu guztietan eta progresiboki eguneratuz joango da.

¿Nola erabiltzen da?

  • Googleko Laguntzailearekin:

Beheko eskuinaldean agertuko den Google Lenseko botoia sakatzerakoan gure gailuko kamera ireki egingo da. Hortik aurrera, tokia edo gauza fokuratu behar izango dugu soilik eta Google-eko Laguntzaileak ikusten ari garenaren informazioa erakutsiko digu.

  • Google Fotos-etik:

Botoi berria daukagu ikusten ari garen argazkiaren ondoan.

Botoia sakatu behar da soilik, eta Google Lens-ek informazioa bilatuz argazkia aztertuko du. Denbora labur baten ondoren emaitzak erakutsiko dizkigu.

Zerbitzu-erabileraren adibide batzuk:

  • Testua: Kartelak, Helbide-Txartelak etab…

Testuak aztertzen ditu eta, beste gauza batzuen artean, telefono-zenbakiak, web-helbideak, posta-helbideak, datak eta korreo elektronikoak ukitu ahal ditugu.

  • Tokiak

Interes-puntu, monumentuak eta eraikin garrantzitsuei buruzko informazio gehiago lor ezazu.

  • Artelanak

Margolanei eta museo bateko artelanei buruzko informazio gehiago lor ezazu.

  • Multimedia baliabideak

Portada fokuratzean, liburuak, pelikulak, musika albumak eta bideo-jokoak bilatzen ditu.

Hau Google Lens-ek eskaintzen duen erakusgarri txikia da. Oraindik hedapen fasean dagoen tresna bat da eta, beraz, adi egongo gara berritasun eta funtzionaltasun berri guztiak ezagutzeko.

Anima zaitez Googleko aplikazio gehiago ezagutzera gure “Aplikazioak zure gailuetarako” ikastaroan izena emanez