PIN, ingelesez Personal Identification Number (identifikazio zenbaki pertsonala), gure gailua piztean jarri beharko dugun 4 digituko zenbakia da. Batzuetan, PIN-a aldatuko beharko dugu gure gailuaren segurtasuna bermatzeko edota SIM txartel berria daukagulako.

Zure Smartphone-ntzat trikimailu berriak interesatzen zaizkizu? Erabiltzean zalantzak badituzu, izena eman gure “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan

PIN zenbakia jarrita dator gure telefono konpainiak ematen digun SIM txartelean. Hemen dituzu eman beharreko pausoak zenbakia aldatzeko:

DOIKUNTZA > ZIURTASUNA sakatu behar dugu

SIM TXARTELAREN BLOKEOA > SIM TXARTELAREN PIN ZENBAKIA ALDATU sakatu behar dugu.

“SIM txartelaren blokeoaren” pantailan SIM txartelaren blokeoa kentzeko aukera daukagu ere bai. Blokeoa kenduta, mugikorrak ez digu PIN-a berriro eskatuko mugikorra piztean. Hau erosoago izan daiteke baina ez da ziurra. KZguneatik gomendatzen dizugu zure mugikorraren segurtasuna ez murriztea!

Azkenengo pantailan eskatuko digu aurrerako PIN-a sartzea eta gero PIN berria bitan jartzea, aldaketa baieztatzeko.

Oso erreza da, gero!!

Gauza hauek eta hainbeste gehiago ikasteko, anima zaitez eta izena eman gure “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan