Seguruenik zure buruari zer den gadget bat galdetzen ari zarela. Gadget-ak eginkizun jakin bat duten kanpoko dispositiboak dira. Teknologia arrunta baino praktiko eta argiagoak dira eta, gainera, zure dispositibo elektronikoetara konekta daitezke. Erloju, bozgorailu, aginte, argazki kamerarako objektiboak… hauek guztiak beste sarrera batzuetan ikusi ditugun gadget adibide batzuk dira.

Zure Android dispositiboari buruz gehiago ikasi nahi duzu? Etor zaitez KZguneara eta izena eman gure “Azken gailu teknologikoak ezagutu hitzaldian.

Zure telefonoarentzako gadget onenak

Zure telefonoarentzako gadget onenak

Sakelako telefonarentzako airbag-a

Smartphone jabe garenon amesgaizto ohikoena gure telefonoa erortzea da. Asmakizun original hau telefonoarentzako zorro bat da. Baina hau ez da ohiko zorro bat: zure smartphone-a erortzen bada, izkina bakoitzatik bi kurbatutako hankatxoak aterako dira.

Eguzki-energiarekin kargatutako esku-bateria

Naturarekin gozatzen duzun pertsona bat bazara, seguruenik gadget honek zure interesa piztuko dizula. Eguzki-energiarekin kargatzen den esku-bateria bat da. Honez gain, bi USB portuak ditu, iragazgaitz da eta linterna bat du. Hau guztia kamping batera edota mendira joateko aliatu bikaina bihurtzen du.

Teklatua duen zorroa

Badago jendea bere smarphone-an tekla-teklatua faltan botatzen duena. Hasieran ukipen-teklatura ohitzea zaila izan daiteke -bereziki zure smartphone-ak pantaila txikia badu. Hau dela eta, teklatua txertatuta duten zorroak merkatura atera dira, Blackberry baten antzera tekleatzeko. Puntu negatibo bakarra: zure smartphonearen tamaina nabarmenki handituko da.

Quick Button

Botoi txiki hauek zure smartphone edo tabletaren entzungailuen irteeran sartzen dira. Zikinkeria eta hautsa prebenitzeaz gain, blokeo-pantaila azkar irekitzeko balio du. Gainera, pertsonalizatu daitezke linterna pizteko, bideo/argazkiak ateratzeko, pantaila-irudiak egiteko edota grabazioak hasteko.

Etorri KZguneara eta izena eman gure “Azken gailku teknologiak ezagutu” hitzaldian.