Uztailaren azken egunetan gaude eta, urtero bezala, KZguneako taldea agur esaten dizugu irailera arte. Baina lasai egon, deskonektatzeko eta oporrak gozatzeko app batzuk utziko dizugu sarrera honetan. Udan zehar indarrak hartu eta gero, irailean zure KZguneara etortzea eta gure ikastaroetan izena ematea espero dugu!

Zure bidaia planifikatu nahi duzu? Etorri KZguneara eta izena eman gure “Zure bidaia planifikatu

Zure oporrentzako aplikazioak

Zure oporrentzako aplikazioak

iBeach

Hondartzara joatea gustatzen bazaizu, hau da zure app-a. Aplikazio honekin estatu mailako hondartza guztien egoera jakingo duzu. Zure intereseko hondartza aurkitu ahal izango duzu probintzia hautatuz edo GPS-a erabiliz (funtzio oso erabilgarria hondartza gertuenak erakutsiko dizkizulako). Gainera, beste datu batzuk kontsulta daitezke, hala nola, uraren tenperatura, tenperatura-pertzepzioa, olatuak, UV indizea… Hitz batean, behar-beharrezkoa den aplikazioa murgil egitea gustatzen bazaizu.

GetMyBoat

Itsasoa atsegin duzu, baina ez bakarrik igeri egiteko: itsasontziz joatea gogoko duzu. Baina noski, ekintza honek traba ugari izan ditzake, itsasontzi bat izatea oso garestia izan daitekeelako eta zure helmuga turistikora eramatea oso zaila delako. Hau dela kausa, app hau oso lagungarria izango zaizu. Aplikazio honekin partikularren itsasontziak alokatzea posible da, zure gustukoena aukeratuz lehentasunak adierazi eta gero. Gainera, orduka edo eguneka alokatu daitezke 160 herri baino gehiagoren artean.

Ruralgia

Kostaldea ez dago batere gaizki, baina zu barrualdekoa zara: mendikoa. Mendialdea erlaxatzeko ezinhobea da, naturak lasaitasuna eta bakea igortzen baitu. Baina mendira joatea ez da aire zabalean lo egitearen sinonimoa izan behar. Ruralgiak, Espainia eta Portugalen kokatutako hamaika landa-etxe, kanpin, hotel edota aterpeak eskaintzen dizkizu. App honek, oso azkarra eta erraza dena, zure intereseko tokiaren argazkiak eta informazioa emango dizu.

Minube

Ez hondartza ezta mendia: zurea hiria da. Beste hiriburuetara joatea, bere kaleen eta monumentuen zehar ibiltzea, gastronomia ezagutzea… Mi Nube aplikazioarekin bisitatutako hiriaren bazter guztiak ezagutuko dituzu. App honek leku ospetsu eta interesgarrienak ezagutaraziko dizkizu, jatetxeak eta hotelak barne. Gainera, gure bisitaldiaren historikoa gordetzea edo gure leku gogokoenak markatzea ahal izango duzu. Zure esperientzia hobetzeko modu bikaina.

Eventbrite

Zure herrian geratzen bazara, ez larritu, zure etxetik gertu dauden ekitaldiak bilatzen dituen aplikazioa aurkeztuko dizugu. Evenbrite app-ari esker, kategoria desberdineko ekitaldiak aurkituko dituzu zuk erabilitako hashtag-ak kontuan hartuz. Garaiko plan popularrenak ikusiko dituzu, baita zure lagunak joango diren ekitaldiak edo data jakin batean ospatuko direnak. Azkenik, zure ekitaldi propioa sortzea posiblea da, zuk nahi dituzun pertsonekin partekatzeko.

Etorri KZguneara eta izena eman gure “Zure bidaia planifikatu” ikastaroan