Gure “Ordenagailua erosterakoan kontutan hartu beharrekoak” sarreran ordenagailu bat erosteko kontutan hartu behar diren ezaugarriak aipatu genituen. Gaur, Smartphone-i buruz hitz egingo dugu, seguruenik Smartphone berri bat erostea noizbait pentsatu egin duzulako. Baina, zein zaila den Smartphone egokiena aurkitzea! Horregatik, gaur, KZguneatik aholku batzuk emango dizkizugu zuri hobeto egokitzen zaizun Smartphone-a aurkitzeko.

Zure dispositiboari buruzko gauza gehiago jakin nahi dituzu? Etorri gure “Android sekreturik gabe” hitzaldira

Smartphonea erosterakoan kontutan hartu beharreko bost gauza

Prezioa

Hasteko, komeni da pentsatzea zenbat diru gastatu nahi dugun gure Smartphonean. Horregatik, garrantzitsua da zeure buruari galdetzeak ea zenbat diru inbertitu nahi duzun zure mugikor berrian. Dena dela, zure gehienekoa 150€ aldera bada, ez larritu, marka askotariko kalitate oneko Smartphoneak daude prezio horrekin.

Sistema Eragilea

Android edo iOS? Hau da erabiltzaileen galdera entzutetsuena. Jakingo duzun moduan, iOS-ek Apple-ekin bakarrik funtzionatzen du, eta Android-ek, ostera, marka ugariekin. Android hautatzen baduzu, oso garrantzitsua da zure dispositiboaren bertsioa kontutan izatea. Oraingoz, Android-eko azkenengo bertsioa Android 8.1. Oreo da.

Pantaila

Pantaila aintzakotzat hartu behar den beste puntu bat da. Batzuk pantaila handia nahiago dute ondo ikusteko, beste batzuk, ordez, txikiagoa nahiago dute dispositiboa poltsikoan sartu dadin. Berriak edo liburuak irakurtzen badituzu, edota grafiko onak dituzten jokoekin jolasten baduzu, 5,5 ontza dituen pantaila beharko duzu. Beste aldetik, Smartphonea Internet, sare sozialak eta Whatsapp erabiltzeko nahi baduzu mugikor txikiagoa eros dezakezu.

Memoria

Gure Smartphonearen memoria -barrukoa zein RAM- ezaugarri garrantzitsuena da, eta horregatik memoria gehiegi izatea hobesten da, gutxi izan baino. Nahiz eta gure Smartphonea asko ez erabili, seguruekin azkenean bideo, argazki eta aplikazio ugari izango dituzula. Hau dela eta, zure Smartphoneak gutxienez 16gb-eko barruko memoria eta 3gb-eko RAM memoria izan beharko du, baina komeni da 32gb-eko barruko memoria eta 4gb-eko RAM memoria izatea.

Argazki-kamera

Zure Smartphonea hautatzeko ezaugarri oso garrantzitsua da argazki-kamera. Gaur egun, gero eta argazki gehiago ateratzen ditugu gure dispositibo elektronikoekin, ohiko argazki-kamerak baztertuz. Hau dela kausa, oso garrantzitsua da jakitea Smartphonearen kameraren ezaugarriak, megapixel asko edukitzeak ez delako kalitate-onaren sinonimoa. Horregatik, informatu beharko zara sentsore motari edota lentearen kalitateari buruz, besteak beste. Hortaz, megapixel gutxiko kamera bat emaitza hobeak izan ditzake megapixel gehiagoko kamera batekin konparatuz.

Etorri KZguneara eta izena eman gure “Android sekreturik gabe” hitzaldian”