Gaur KZgunean AhoTTS-i buruz hitz egin nahi dizugu. AhoTTS, hitzak testutik ahotsera bihurtzen dituen aplikazio bat da. Bihurtze-sistema hau Euskal Herriko Unibertsitateko Aholab ikerketa taldeak garatu du.

AhoTTS, euskaraz eta gaztelaniaz garatutako aplikazioa, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin sortu da, eta testuak kalitate oneko ahots-sintetikoekin entzutea ahalbidetzen du.

AhoTTS, sintesi-tresna bezala instalatzen da Android sisteman. Hurrengo bideoan nola deskargatzen eta instalatzen den erakutsiko dizugu:

Aplikazio hau instalatu ostean, zure Android dispositiboan AhoTTS aplikazioa lehenetsitako sintetizadore bezala erabili ahal izango duzu pauso hauek jarraitu eta gero:

Ezarpenen menura jo eta sakatu “hizkuntza eta testu idazkera” botoia. Ondoren, sakatu “Ahots-sintesia” eta bukatzeko aukeratu AhoTTS hautabidea.

Hizkuntza aukeratzeaz gain, pauso honetan ere hauta dezakezu aplikazioa izango duen ahotsaren abiadura.

Nola erabili AhoTTS

Orain erakutsiko dizugu nola erabili AhoTTS aplikazioa bideo baten bidez. Hala ere, bere funtzionamendua aski erraza da. Goiko aldean eremu bat agertzen da. Hor bertan idatzi beharko duzu entzun nahi duzun testua. Besterik adierazi ezean, aplikazioan agertuko dira testu txiki batzuk, zuk nahi duzunean erabiltzeko. Eskuineko goiko aldean agertzen diren hiru puntutxoak sakatuz, hizkuntza aldatu ahal izango duzu (euskara – gaztelania). Proba ezazu AhoTTS, eta ikusiko duzu zein erraza den testu bat audio bihurtzea!

AhoTTS frogatzera animatu zaitez, ikusiko duzu zein azkar eta erraz bihurtuko dituzu testuak ahotsera!