Gure sakeleko telefonoa nahitaezko tresna bihurtu da gure bizitzan. Hor bertan gordetzen ditugu hamaika argazki eta bideoak, eta seguruenik noizbait artxibo horiek zure ordenagailura pasa egin nahi izan dituzula baina ezinezkoa egin zaizu USB kablea ez izateagatik. Baina posiblea da: zure Smartphone-tik ordenagailura dokumentuak pasatzeko aukera desberdinak daude.

Zure argazki eta bideoak Smartphonetik ordenagailura pasatu kablerik gabe

Zure argazki eta bideoak Smartphonetik ordenagailura pasatu kablerik gabe

Argazkiak eta bideoak Smartphonetik ordenagailura pasatzeko moduak

Gaur Kzguneatik aurkeztuko dizkizugu argazkiak eta bideoak Smartphone-tik ordenagailura pasatzeko modu desberdinak, kableak erabili gabe. Ikus itzazu hauek gurekin:

Aplikazioen bidez:

WiFi bidez zure Smarphonetik ordenagailura artxiboak pasatzeko aplikazio desberdinak daude. Hemen dituzu nabarmenenak:

AirDroid erabiliz, zure sakeleko telefonoa maneia dezakezu ordenagailutik, kablerik gabe eta dohainik. Hau da, aplikazio honen bidez zure artxiboak pasa ditzakezu ordenagailura, eta hauek urrunetik kontrolatu.

iOS eta Android -en eskuragarri

WiFi File Transfers zure ordenagailuko disko gogorretik zure Smartphonera artxiboak WiFi bidez transferitzea ahalbidetzen duen aplikazioa da.

iOS eta Android -en eskuragarri

Dispositibo batetik bestera artxiboak transferitzea ahalbidetzen duen aplikazio honek, segurtasun kopiak ere egiten ditu.

iOs eta Android -en eskuragarri

WiFi erabiliz zure argazkiak eta artxiboak ordenagailura pasa ditzakezu. Zure dispositiboaren hartze-historia ikusi ahal izango duzu, baita hartzearen lekua pertsonalizatzea ere.

Android -en eskuragarri

Lainoan biltegiratze zerbitzuen bidez:

Zure artxiboak lainoan gordetzea oso erosoa da, Internetera konektatutako dispositibo guztietatik zure dokumentuak ikusi ahal izango dituzulako. Jarraian ikusiko dituzu lainoak eskainitako zerbitzu garrantzitsuenak:

WhatsApp-en bidez:

Whatsapp-an dituzun argazkiak zure ordenagailuan gorde nahi badituzu, Whatsapp-eko web bertsioa jaitsi beharko duzu zure nabegadorean hauek deskargatu ahal izateko.

Posta elektronikoaren bidez:

Azkenengo aukera e-mailaren bitartez zure artxiboak pasatzea da. Smartphonean erabiltzen duzun posta elektronikotik zeure buruari e-mail bat bidali aukeratutako argazkiekin. Posta elektronikoa ireki zure ordenagailuan eta zure argazkiak hor izango dituzu eskuragarri.

Zure Android dispositiboa erabiltzen ikasi nahi baduzu, eman izena Smartphoneak eta Tabletak. Zure Android gailu erabiltzen ikasi