Idazten dugunean nahitaezko bi elementu daude: papera eta arkatza eta, ordenagailu batean, bere baliokidea testu-editorea izango litzateke. Honez gain, kontzentrazioa da garrantzitsuena eta, baliteke, testu-editore arrunt baten funtzio eta aukera desberdinekin arreta galdetzea.

Testu-editore alternatiboak daude, testu-editore minimalistak deiturikoak. Bere izena esaten duen moduan, bere minimalismoari esker bereizten dira, hau da, errazak dira eskaintzen duten bakarra orri zuri bat delako.

Hau dela eta, kontzentratzea errazagoa egingo zaigu, ez ditugulako izango inolako distraziorik.

Testu-editore minimalistak

Testu-editore minimalistak

Testu-editore minimalistak: idatzi zure nabegadorean distraziorik gabe

Gaur, KZguneatik, erakutsi nahi dizkizugu online erabili daitezkeen testu-editore minimalisten zerrendatxo bat.

Yarny

Testu-editore minimalista honek orri zuri bat eskainiko dizu, eta kontadore bat non zenbat hitz eta karaktere idatzi dituzun ikusiko duzun. Erregistroa nahitaezkoa da, eta zure testuak etiketatzea eta oharrak izatea posiblea da. Azkenengo aukera hau oso baliagarria izan daiteke kontakizun bat idazten ari bazara: pertsonak, lekuak eta abar apunta ditzakezulako.

Writer

Chrome nabegadorean kokatutako testu-editorea da. Interfazea oso erraza da: bakarrik “gau-modua”, “pantaila-osoa” eta “teklatu-laburbidea” moduak ditu. Gainera, zure testua formatu desberdinetan gorde ahal izango duzu.

Calmly Writer

Besteak bezala, interfazea oso garbia duen editorea da hau. Idazteko distrazio bakarra goiko eskuinaldean dagoen ikonotxoa izango da. Ikono honek gorde, irudia txertatu, inprimatu eta pantaila-osoa funtzioak ditu. Baita hitz eta karaktere kontadorea dauka ere.

ZenPen

Hemen dugu distrazioen kontra sortutako beste online editorea. Irekitzerakoan, idatzi ahal izango duzu aurkezpen testua ezabatu ostean. “Gau-modua” dauka eta testuak formatu planoan, markdown edo HTML-an gorde ahal izango dituzu. Bukatzeko, “pantaila-osoa” moduan lan egin dezakezu.

Write Surge

Testu-editore minimalista honekin idazten egongo zaren denbora finkatu behar duzu minutu bat, 15, 30 edo 60 minutu aukeratuz. Idazten hasiko zarenean atzerako kontaketa hasiko da zuk finkatutako denborarekin. Denbora bukatzean, testua gorde ahal izango duzu.

KZguneako “LibreOffrice Writer. Zure testu dokumentuak sortuikastaroan izena eman. Han dokumentuak sortzen eta LibreOffice Writer programak eskaintzen dituen hamaika posibilitateak erakutsiko dizkizugu