Kaixo KZguneako lagunok! Zer moduz? Opor zoragarri batzuen ondoren pilak kargatuta dakartzat. Egia esan asko gozatu ditut baina zerbait aitortu behar dizuet… Sinisten didazue ordenagailua faltan bota dudala esaten badizuet? Hondartzan etzanda WIFI-rik ez posta elektronikoak bidaltzeko erarik ez dago nire ordenagailu eramangarriarekin nagoenean bezala.… baina… Itxaron Kontxi! Zer diozu! Ez dakit zergatik ahazten dudan telefono mugikorra beti.  Azken finean sakeleko-ordenagailu bat baita.

Beti bezala Jone bisitatzera joan naiz. Oporren ondoren egonarri berarekin eta umore onarekin jarraitzen du. Eta eskertzen da! Teknologiaren falta igarri dudala kontatu diodanean barre egin dugu biok. Nork esango zuen duela urte batzuk Kontxi!… Berriz ere, Jonek zehazki daki nire beharretara moldatzen diren ikastaroak, eta “Google Aplikazioak zure gailuetarako” kurtsoari buruz hitz egin dit.

Ikastaro honetan nire telefonoan Googleko bost aplikazio erabiltzen ikasiko dut. Haietako bat da Gmail, Googleko posta elektronikoa. Zenbat alditan erabili dut ordenagailuan eta begira… nire mezuak telefono mugikorretik irakurtzea eta idaztea ikasiko dut orain.

Drive da ikastaroan ikusiko dugun beste aplikazio bat. Badakit dokumentuak gordetzeko, sortzeko edota partekatzeko leku bat dela. Oso ondo etorriko zait nire dokumentu garrantzitsuak beti eskura izateko.

Fotos aplikazioa ikastea da ilusio gehien egiten didan app-a.  Aplikazio honek nire argazkien segurtasun-kopia egiteaz gain telefonoan espazioa aurreztea ahalbidetzen du. Gainera, nire argazkien albuma egin daiteke, gero nire senideekin eta lagunekin partekatzeko. Badakizue, oporrak ez direla oporrak kontatzen ez badituzu, eta hemendik aurrera irudien bidez egingo dut!

Maps nola funtzionatzen duen ere ikusiko dugu. Leku baliagarri eta interesgarriak nire inguruan bilatzeko sortutako app-a a. Jada, Maps-ekin ibili naiz ordenagailuan baina telefonoan erabiltzeak bere abantailak ditu telefonak nagoen puntutik noan tokira gida diezadakela.

Eta azkenik inoiz entzun ez dudan aplikazio bat Keep izenekoa. Bururatzen zaidan nota guztiak idazteko koaderno bezalako bat da. Erosketa zerrenda bat egin eta nire familiarekin parteka dezaket denon guztiz bete arte. Agur nire poltsan beti daramadan koadernoari. Ene! Iñakiri kontatzen diodanean!!

Ongi ba! Azkenean berriz KZguneako ikastaroetan gara gauza berri pilo ikasteko! Laster arte!

Etorri KZguneara eta izena eman gure “Google Aplikazioak zure gailuetarako” ikastaroan