Jada “Zer da Interneten gauzak?” sarreran teknologiak gure etxetara aurrera egiten duela gure bizitza erosoagoa egiteko gaiari buruz hitz egin genuen. Azken nobedadea etxeko laguntzaileak dira. Baina, zer dira hauek? Etxeko laguntzaileak gauzak adimentsuak bihurtzeko hurrengo urratsa da. Adimen honi esker, gauza ezberdinekin jardun dezakezu, hau da, zuk hitz egiten diezu eta haiek erantzungo dizute; Google-eko laguntzailearen antzera.

Gehiago jakin nahi duzu etxeko laguntzaile eta beste gailuei buruz? Etorri KZguneara eta izena eman gure “Azken gailu teknologiak ezagutu” hitzaldian

Hau dela kausa, marka nagusienek bere etxeko laguntzailearen bertsioa egiteari ekin diote, kontsumitzaileek gailu hauekin musika entzun, janaria eskatu, trafikoaren egoera jakin, Interneten zerbait bilatu edota etxeko argiak kontrola ditzaten.

Zer dira etxeko laguntzaileak?

Zer dira etxeko laguntzaileak?

Google Assistant

Googleko laguntzailea iaz sortu zen eta geroztik pixkanaka-pixkanaka hedatzen joan da. Hasieran, beste gailuek bezala, bakarrik ahots arrunten komandoak erantzuten zituen: sarrerak gorde, informazioa bilatu, mezuak erantzun… Hala ere, gainerako marken artean gailendu nahi izan dute entzungailu-itzultzailea merkatura botatzen. Baina, gailu hau zertan datza? Entzungailu hauek funtzionatzen dute aurikularrean toke txiki bat emanda. Baita bozgorailuaren bertsioa bota dute ere -tamaina desberdinetan- benetako laguntzaile birtuala bihurtuz: ez ditu bakarrik oinarrizko funtzioak beteko, baita berarekin jolastuko duzu, txisteak kontatuko ditu edota abestuko du ere… eta despistatuak direnentzat, eginkizun oso erabilgarria du: gauza ezberdinak non utzi dituzu gogoratuko dizu. Amaitzeko, etxean bizi diren pertsona guztien ahotsa ezagutuko du eta bizilagun bakoitzak bere profila pertsonalizatzea ahal izango du. Pertsonalizazio honekin, adibidez, Kontxiren musika erreproduzituko du eta ez Jonerena, eta alderantziz.

Alexa

Amazon enpresak bere etxeko laguntzailea Alexa izendatu du. Echo Amazon bozgorailua erabiltzeko, erabiltzaileak aplikazioa deskargatu behar du bere gailuan. Etxeko laguntzaile hau etengabe entzuten egongo da, baina bakarrik aktibatuko da bere izena entzutean: Alexa. Laguntzaile honek oinarrizko funtzioak betetzean gain, Amazon webgunean erosketak egingo ditu eta aplikazio ezberdinekin sinkronizatuko da. Funtzio honekin zure robot-xurgagailua kontrolatu, Uber kotxea eskatu, termostatoa erregulatu, Spotify erabili, zure Smartphonea aurkitu, Google Calendar zuzendu… ahal izango duzu.

Etorri KZguneara eta izena eman gure “Azken gailu teknologikoak ezagutu” hitzaldian