Guztiok inoiz gure gailuko argazkirik ezabatu dugu, nahi gabe edo une horretan ez genuelako nahi hura gordetzea, eta gero berreskuratzea nahi izan dugunean ez dugu jakin nola egin.

Zure mugikorrean ezabatu dituzun argazkiak berreskuratzeko aplikazio ugari daude. Gaur Kzguneatik, Android-en ezabatutako argazkiak berreskuratzeko app onenetariko batzuk erakutsi nahi dizkizugu.

Android-en ezabatutako argazkiak nola berreskuratu

Android-en ezabatutako argazkiak nola berreskuratu

5 Aplikazio Android-eko argazkiak berreskuratzeko

Badakigu zure mugikorrean gordetzen dituzun argazkiak oso garrantzitsuak direla zuretzat. Horregatik, egunen batean nahi gabe ezabatzen badituzu, komenigarria izango zaizu argazki- berreskuratze aplikazio hauen bat ezagutzea.

DigDeep

Oso interfaze erraza duen app-a da hau. Zure argazkiak berreskuratu ahal izateko, DigDeep aplikazioak zure ezabatutako argazkiak barneko memorian eta SD txartela barruan bilatuko ditu.

DiskDigger recupera las fotos

Aplikazio honekin memoria-txarteleko edo gailu mugikorraren barne-memorian galdutako argazkiak berreskuratu eta berriztatu ahal izango dituzu. Zuzenki berreskuratutako artxiboak Google Drivera eta Dropboxera karga daitezke edo posta elektronikoaren bidez bidali. Halaber, zure gailuko beste karpeta desberdin batean artxiboak gorde ditzakezu ere.

Recuperar Fotos Borradas

App honek memoria guztia aztertzen du, SD txartela barne, ezabatutako argazkien bila. Jarraian, zerrenda bat egingo du zure ezabatatutako argazkien berreskurapena errazteko. Gainera, aplikazioa instalatu baino lehen egindako argazki ezabatuak berreskura daitezke ere.

dr.fone

Aplikazio honekin ez dituzu soilik zure argazkiak eta bideoak berreskuratuko, baizik mezuekin (SMS), dei-historiarekin eta nahi gabe ezabatutako kontaktuekin egin ahal izango duzu ere.

Restore Image (Super Easy)

App honen erabilera oso erraza da. Sartzearekin bakarrik, denbora errealean aztertu ahal izango duzu zure mugikorrean ezabatu diren argazkiak. Beste aldetik, app-ak aurkitu dituen eta berreskuragarriak diren artxiboak erakutsiko dizkizu.

Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” KZguneako ikastaroan ikas ezazu erabiltzen zure Android Smartphone edo Tableta