Gaur KZguneatik mapa elkarreragileei buruz hitz egin nahi dizuegu, mapak pertsonaliza eta gero webgunean gorde ahal izango dituzun tresna errazak. Hau mapak era elkarreragilean kontsultatu ahal izateko modu bikaina da.

Zure berezko mapa elkarreragileak sor ditzakezun orrialde asko daude. Haien bidez, toki bateko interes puntu desberdinak jakinaraz ditzakezu eta gertaerak eta leku zehatzak erakutsi testuekin, irudiekin…

Mapa Elkarreragileak sortzeko orrialdeak

Mapa Elkarreragileak sortzeko orrialdeak

Sor itzazu zure Mapa Elkarreragileak

Ondoren, zure berezko mapa elkarreragilea sortu ahal izango duzun 5 webgune erakutsiko dizkizugu. Ezagutu itzazu gurekin:

Mapchart

Web honetan oso era errazean mundu guztiko mapa elkarreragileak sortu ahal izango dituzu, zure gustuko koloreak eta deskribapenak jarriz. Sortutako mapa doako eran erabil dezakezun PNG bereizmen handiko irudia da.

GmapGIS

Googleko mapak erregistroaren beharrik gabe darabiltzan online tresna erraza da. Lineak, formak eta abar marraz ditzakezu, etiketak eta markagailuak gehituz. Behin mapa sortuta parteka dezakezun esteka sortzen da eta gorde nahi baduzu, KML formatuan egin dezakezu edo Google Earth-en ikus dezakezu ere.

Animaps

Google Maps-en edukia ere darabilen plataforma honekin bideak nabarmendu edo lekuak kokatu ahal izango dituzun mapa mota guztiak sor ditzakezu. Interes puntuetan irudi eta testu bezala informazio kapa elkarreragileak sar ditzakezu eta kontaerak gehi ditzakezun sekuentzia animatuak ere sortu.

ZeeMaps

Mapak audio, argazki eta bideo bezalako elementu multimediekin sortu ahal izango duzun online tresna. Mapak sor ditzakezu kokapen datuekin, Googleko kalkulu-orriekin, Microsoft Excel-ekin… Behin mapa bukatuta, sare sozialetan parteka dezakezu edo irudia bihurtu ePNG formatuan baita PDFean esporta dezakezu ere.

Maphub

Web-orri honetan zehar, hondorako 20 mapa desberdinen artean aukeratuz, zure berezko mapa egin ahal izango duzu puntuak, lineak, poligonoak edo etiketak gehituz. Mapa bakoitza sare sozialetan edo posta elektronikoz parteka dezakezun esteka sortzen da.

Google Maps erabiltzen duzu? Oraindik ez baduzu probatu, eman izena KZguneako Google Maps. Ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu ikastaroan