Google Maps denok ezagutzen dugun tresna bat da, baina, ba al dakigu eskaini dezakeen guztia? Trikimailu txiki batzuk aurkeztuko dizkizugu aplikazio honen goi-mailako erabilerara iristeko, batez ere bidaiatxo bat egingo baduzu udazkena atseginagoa egiteko:

Zure mapa pertsonala sortu

Google Maps-ek duen funtzio ezezagun bat mapa pertsonalizatuak sortzea da. Pentsa dezakezu: baina zertarako behar dut horrelako mapa bat tresna honek jada dituen funtzionalitateekin? Beno ba, egoerazko testuinguruan jar gaitezen: monumentu eta intereseko leku ugari dituen toki batera joan zara oporretan. Google Maps-eko funtzio honekin puntu guzti horiek bilduko dituzu zure neurrira egindako mapa batean.

  • Kliklatu aplikazioaren goi-eskuinaldeko hiru barretan eta aukeratu “Zure lekuak”
  • Sakatu “Mapak” aukera
  • Behean ikusiko duzu “Sortu mapa” aukera
  • Puntu honetara iristean, toki zehatz bat aukera dezakezu eta markagailuak eta argibideak gehitu, baita aparteko datuak inportatu zure mapan.

 

Tren, metro eta autobuseko ordutegiak ikusi

Zure bidaiarekin jarrai dezagun. Zure pertsonalizatutako mapa duzu, baina monumentu batzuren arteko distantzia galanta da, eta horretaz ez zara jabetu. Funtzionalitate hau interesgarria izan daiteke ere: Google Maps-en ibilbidea bilatzean, garraiobide ezberdinen artean aukera dezakezu. Garraiobide publikoak hautatzekotan, hauen ordutegia kontsulta dezakezu.

  • Bi punturen arteko ibilbidea bilatu Google Maps-en eta garraiobide publikoa hautatu.
  • Beheko aldean “Ordutegien esploratzailea” ikusiko duzu, non Google erakutsiko dizkizun aukeratutako garraiobidearen ordutegi guztiak. Hemen beste datak edota orduak konfigura ditzakezu.

 

Nola aurkitu gauzak kokaleku zehatz batean

Metroa hartu ostean Google Maps tresnari esker, museo hori bisitatzeko prest zaude. Baina, diru guztia jada gastatu duzu eta eskudirua atera behar duzu. Google Maps-ekin ez duzu noraezean ibili beharko kutxazain automatiko baten bila, zure kokapenaren gertu dauden gauzen/zerbitzuen kokalekua baitaki.

  • Google Maps-en lokalizatu zauden leku zehatza.
  • Sakatu zure kokalekua adierazten duen ikonoa.
  • Bilaketa-barrak intereseko puntuak (bankuak, jatetxeak, hotelak,…) lokalizatuko ditu.

 

Antzezlanak eta kontzertu aretoak ikusi

Gaua heltzen ari da eta beste motatako turismoa egiteko unea heldu da: antzezlan, musikal, kontzertu batera joan… Google Maps-ekin baita espektakulu ezberdinen programazioa bila dezakezu “Hurrengo ekitaldiak” esteka sakatuz.

  • Begiratu zure intereseko antzerki, taberna, zinea… zure kokalekutik gertu.
  • Eskuineko alde-barran “Hurrengo ekitaldiak” esteka ikusiko duzu, espektakulu edota zine saioen informazioarekin.

 

Denbora-bidaiak Street View-en

Bidaia honen derrigorrezko geldialdi bat zeru-harraskari izugarri hori ikustea zen. Bisita gidatuan etxe orratz hori eraikitzea itzelezko lana ekarri zuela eta eraikitze-prozesua ikaragarria izan zela esan dizute baina, ze pena, zuk hori ezin izango duzu ikusi, edo bai? Google Maps-ekin denbora-bidaiak egin ditzakezu leku jakin batzuetara. Goi eskuinaldean kokatutako erloju forma duen ikono txiki bat aurkitzen baduzu, toki hori orain dela zenbait urte nolakoa edota eraikin baten eraikitze-fase ezberdinak ikusi ahal izango dituzu.

 

Kokalekua partekatu

Leku berezi horretan argazkiak ateratzen geratu zara eta taldetik aldendu zara. Zure kideak deitu dituzu baina zure kokapen zehatza ez duzu ezagutzen. Hau dela eta, Google Maps zure kokalekua partekatu daitekeela interesgarria izan daiteke.

  • Zure oraingo kokalekua puntutxo urdin batekin adierazten da. Puntu hori sakatu segundo batzuk eta mapan markagailu bat azalduko da.
  • Ukitu pantailan ateratako helbidea eta sortuberriko menuan sakatu “Partekatu”. Zure helbidea partekatzeko aplikazioa aukeratu.

 

Bidaia batean geldialdiak gehitu

Igandea da, eta astelehenean eguneroko ohikeriara bueltatuko zara. Bueltarako bidaia entretenigarriagoa izan daiteke leku ezberdinetan geldialdi txikiak eginez. Google Maps erabiliz geldialdiak gehitu ditzakezu zure bueltarako ibilbidearen barruan, eta aplikazioak nola iristea esango dizu.

  • Eskuinaldeko hiru puntutxoak sakatu
  • Sortuberriko menuan, klikatu “Geldialdia gehitu” aukera. Orain zure bidaiara gehituko den helbidea sartzeko aukera izango duzu.

 

Zure bidaien historia berrikusi

Orain dela aste bat zure bidaiatik bueltatu zinen, eta album bat sortzeko argazki-bilketa egiteko unea da. Baina hamaika leku bisitatu ondoren, bisiten kronologiaz ez zaude ziur. Google Maps-ekin zure bidaiaren eta bisitatutako lekuen historiaren sarbidea izango duzu.

  • Funtzionalitate hau erabiltzeko, zure kokalekuen historia aktibatuta egon behar da.
  • Zure bidaien historia bisitatzeko, klikatu goialdeko hiru barrak eta “Zure kronologia” aukeratu.
Google Maps-eko trikimailuak

Google Maps-eko trikimailuak

Google-eko tresnei buruz gehiago ikasi nahi baduzu, KZguneako “Google aplikazioak zure gailuetarako” ikastaroan izena emateko dudarik ez izan!”