Artezalea zara? Bere artelanak ikusteko museoetako aretoetatik ibiltzea gustatzen zaizu?

Hiri berrira bidaiatzen duzunean bere museoak bisitatzea izugarri gustatzen bazaizu, bere aretoetatik ibiltzea… Jarrai ezazu sarrera hau irakurtzen. Gaur KZguneatik museoak bisitatzeko beste modu bat erakutsi nahi dizugu. Ezerk ez du ordezkatzen koadro bat zehatz ikusteko sentsazioa, baina, bitartean, museo app onenak erakutsiko dizkizugu haiek birtualki bisitatzeko eta bere artelan ikusgarriez gozatzeko.

Museoko app onenak

Museoko app onenak

5 museo-aplikazio

El Prado Audio Museums

Madrilgo “Museo del Prado” museoa bisitatzeko audiogida bat da. Ikusten dituzun koadroen momentu historikoari buruz informatuko zaitu, eszenan kontatutako istorioa eta koadroaren egilearen biografia txikia. Gainera, lanak museoan kokatzeko bilatzaile bat du.

Android-erako erabilgarria

Halaber, museo honek Instagram-eko erabiltzaile bat du bideoak zuzenean egiten dituztenak astelehenetik ostiralera goizeko 9:50tik 10:00era museoaren lan desberdinez hitz eginez.

Louvre Tours Guia

App oso erabilgarria Louvrerako bisita egin ahal izango duzunarekin eta museotik nabarmendutako lanak kokatu, deskribapenekin eta bere argazki guztiei laguntzen dieten audioekin. Ematen duen informazioa oso betea da. Gainera, bisitariaren denboraren arabera, hainbat ibilbide eskaintzen ditu.

iOS eta Android-erako erabilgarria

Guía Multimedia Thyssen

Thyssen museorako bisita egiteko aplikazio-audiogida ofiziala. App-aren bidez bere aretoetan sartu ahal izango zara eta museoaren bilduma iraunkorra sakonean ezagutu. 39 maisulaneko audiogida du, fitxa tekniko osoaz eta lanen xehetasun guztiak ikusteko resoluzio altuko argazkiez.

iOS eta Android-erako erabilgarria

Dali Museum Virtual Tour

Aplikazio honekin tour birtuala egingo duzu Salvador Dalí margolariaren museotik. Gozatu ahal izango duzu bere jarduera artistikoko une bakoitzaren lan gakoez.

iOS eta Android-erako erabilgarria

Museo Nacional de Arte Romano

Arte Erromatarreko Museo Nazionalaren aplikazio ofiziala. Bisita ditzakezu eraikineko hiru solairuetan dauden 175 urte baino gehiagorekiko pieza desberdinetako bilduma bat eta kripta.

iOS eta Android-erako erabilgarria

App hauek zure smartphonean deskargatzen ikasi nahi baduzu, eman izena “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan