Bizitza asko aldatu da musikari dagokionez. Ez gara irratiaren edo MP3aren menpe. Denbora aurrera egiten duen heinean, gure gustu musikala aldatu egiten da: joera, estilo edo artista ezberdinak gustatzen zaizkigu. Honek zailtzen gaitu nahi dugun musika guztia modu errezean bildu edo aurkitu ahal izatea. Hau dela eta, gure mugikorrean musika App-ak edukitzea, ea derrigorrezko gauza da.

Musika app-ei buruz gehiago ikasi nahi duzu? Etorri KZguneara eta izena eman gure “Musika aplikazioak zure gailuetarako” ikastaroan

Musika App-ak ez dute musika entzuteko soilik balio, momentuan jotzen ari den edo abesten zauden abesti bat identifikatzeko ere bai balio dezakete. Horregatik, gaur musika App ezberdinak dakartzagu zure gailu eta ordenagailuentzat.

Spotify

Musika App-ei buruz hitz egiten badugu, Spotify buruz hitz egin behar dugu. Zalantzarik gabe, nagusiena. Streaming irakurgailu honetan musika entzuteaz gain, playlist-ak sortu ahal ditzakezu. Gainera, beste erabiltzaile, talde eta artista jarrai ditzakezu; edozein playlist entzun, bai joera edo gogo-aldartearen arabera, adibidez. Spotify dohain da, baina badaukazu hile kuota bat ordaintzeko aukera premium bihurtzeko eta aukera ezberdinak edukitzeko: nahi dituzun abestiak jaitsi edonon entzuteko konexio barik, adibidez.

iOS eta Android-entzako erabilgarri.

Kodi

Aplikazio honek nagusienetariko bat da eta bai ordenagailua bai zure Android edo iOs gailuentzat erabilgarri dago. Bideoak, musika edo argazkiak irakurtzeko gune multimedia bat da. Gainera, aplikazio honek zure gustura moldatu ahal da. Diseinua eta gaiak aldatzeaz gain, funtzio ezberdinak jarri ahal izango dituzu zure gustu eta erabileraren arabera. Honi esker, telebista saio ezberdinak batera ikusi ahal izango dituzu, meteorologia-aurresanak, YouTubera konektatu…. Honez gain, bere hodeira konektatu ahal izango zara nahi dituzun artxiboak igotzeko.

Android-entzako erabilgarri.

SoundHound

Musika identifikatzaile hau oso bitxia da. Gailua abestia jotzen ari den bozgorailuaren ondoan jartzeaz gain, jakingo du ere zein den abesten edo txistukatzen duzun abestia. Irakurgailu bezala dabil, baina mikrofonoaz baliatzen da abestia ezagutzeko.

iOS eta Androidentzako erabilgarri.

TuneIn

Irratia gero eta gutxiago erabili arren, badago honi fidel dena. Hau dela eta, aplikazio bakun honek hainbat irrati sail ditu, 1.000 baino gehiago! Aplikazio honekin, munduko edozein irrati sail eta edozein hizkuntzan entzun ahal izango duzu.

iOS eta Android-entzako erabilgarri.

Soundcloud

Musika aplikazio honek audio munduko plataforma handiena da. Ez daude bitartekaririk liburutegia eguneratzeko orduan, hau da, artistak beraiek aplikazioan abestiak igotzen dituzte. Nahi duzun abestia ez baduzu aurkitzen beste musika app-etan, froga Soundcloud aplikazioarekin, ziur asko ezuste bat aurkituko duzula. Irakurgailu bakun bat dauka eta bertan komentarioak, partekatu edo jaitsi -artistak nahikoz gero- ahal izango duzu.

iOS eta Android-entzako erabilgarri.

Etorri KZgunaera eta izena eman gure “Musika aplikazioak zure gailuetarako” ikastaroan