Pasa den abuztuaren 30an Google-eko Doodle-en 20. urteurrena izan zen. Hau dela eta, atzera begiratuko dugu eta Doodle famatuenak eta bere sorkuntzaren prozesua gogoratuko dugu. Aurrera!

SORKUNTZAREN ZERGATIA

Google-ek inoiz ez duela lo egiten edota atsedenik egiten pentsatzen dugu, baina Doodle-en jatorriaren arrazoia guztiz kontrakoa izan zen: Google-en taldea “bulegotik kanpo” zegoela abisatzeko egin zen. Horrela, bigarren “o”-an txorimalo soil batekin, Google-ek “Burning man” (sugarretan dagoen gizona) estatubatuar musikaldian zegoela abisatu zuen.

 

NOK SORTZEN DITU DOODLE-AK?

Doodle-ak, euskaraz zirriborroak, Jennifer Hom artista grafikoak eta bere taldeak sortzen dituzte. Doodle-ak denbora tarte txikian sortzen direla pentsa dezakegu, oso maiz -ia egunero- Doodle berria argitaratzen direlako, baina errealitatetik oso urrun dago pentsamendu hori. Jarraian ikusi dezakezun bideoan, lan honen sortzaileak Freddie Mercury-ren Doodle-aren sorkuntza gutxi gorabehera hiru hilabete eraman zuela azaltzen du.

https://www.youtube.com/watch?v=IjynfM7xRpE

(Bideoaren itzulera bakarrik gaztelaniaz dago. Informazio estekan ikusi dezakezu).

 

GOOGLE HISTORIOAREN DOODLE NAGUSIENAK

Burning Man Festival (1998)

Lehen esan dugun bezala, hau Google-en lehen Doodle-a izan zen. Momentu honetatik aurrera, enpresa bere logoaren kreazio-aldakuntza egiten hasi zen.

Bastillaren Hartzearen Eguna (2000)

Hau Bastillaren Hartzearen Eguna ospatzeko lehengo nazioarteko Doodle-a izan zen. Hain arrakastatsua izan zen, bere sortzaileak -Dennis Hwang- Google-eko Doodler Nagusia izendatu zutela.

Hallowen (2000)

Doodle hau lehengo Doodle biziduna izan zen.

Pac-Man (2010)

Pac-Man jolasa arrakasta eztabaidaezina izan zuen Doodle-a izan zen Google-eko historian. Oso ondo eginda zegoen: jolasaren logika, grafikoak, soinuak eta jatorrizko akatsak baitzituen.

Charles Chaplin-en 122. urteurrena (2011)

Google-eko Doodle-en historiaren lehengo bideoa izan zen. Google-eko taldeak jatorrizko filmeei fidela izan nahi izan zuen. Hau dela eta, bideoa Chaplin-en pelikulak grabatzen ziren eszenatokian irarri zen. Hori bai, aktore-multzoa Google-eko lankideak izan zen.

Stanislaw Lem lehengo argitalpenaren 60. urteurrena (2011)

Hau kode-irekia zuen lehengo Doodle-a izan zen. Horregatik, publikoa bere iturrira sar zezakeen bere sorkuntza ikusteko. Bestalde, robot bat manipulatu eta bere hazkuntza ikustea posiblea zen.

Halloween katua (2016)

Doodle hau doodle taldearen lankide baten -Juliana Chen- katuari buruz da. Joku honetan sorginkeria dago (makila magikoa erabili beharko duzu mamuen kontra) eta bost maila ditu.

George Méliès-i omenaldia (2018)

Google-eko Doodle-ak batzuetan on samarrak dira: Doodle hau Emmy sarietara proposatu baitzen. Gainera, lehengo Doodle elkarreragilea eta errealitate birtualekua izan zen.