Euskalduna eta lana bilatzen ari bazara, bai langabezia dela eta bai hobetu nahi duzulako, ziur asko gure hizkuntzan egindako webguneen hutsunea igarri duzula inoiz. Hau dela eta, gaur KZgunean Lansarean.eus-i buruz hitz egingo dizugu, euskaraz lana bilatzeko webgunea.

Internetetik lana bilatzen ikasi nahi duzu? Etorri KZguneara eta izena eman “Enplegu bat lortu” ikastaroan

Bi urte lan egin ondoren, euskaraz lana bilatzeko lehenengo webgunea ireki egin da. Euskaraz

enpresa eta etorkizuneko langileei harremanetan jartzeko lekurik egokiena. Webgune berri honen jaurtiketak onarpen oso ona eduki du eta hile gutxitan erabiltzaile eta enpresa ugari sartu dira.

Lansarean.eus zerbitzu berriak dauzka bere aurrekoekin parekatuta. Curriculum bat baino gehiago eduki ahal izango duzu edo posta elektronikotik jakinarazpenak aktibatu, adibidez. Baita zure curriculum-a nola antolatzeko aholkuak ere agertuko zaizkizu (originalagoa egiteko, nabariagoa…), nola jakin eskaintza bat egiazkoa edo faltsua baden, lana bilatzeko ordurako aholkuak… eta nahi baduzuna berezko negozio bat egitea baldin bada, lagunduko dizu lehenengo pausuekin hainbat aholku eta gaien bidez.

Enpresa bat badaukazu eta langileak bilatzen ari bazara, Lansarean.eus nahi dituzun eskaintzak jartzen lagunduko zaitu, zure etorkizuneko langileak beraien hautagaitzak jarri dezaten. Momentuz, 300 enpresa 3.000 lan eskaintza jarrita daude eta 2.000 hautagaik Lansarean.eus-en kontua zabali dute.

Baina, birzikatu edo ikasten segi nahi baduzu, hona hemen zure webgunea! Lansarean.eus-k kurtso eta instituzio ezberdinetako informazioa eskaintzen dizu, langileei hobetzen eta birziklatzen laguntzeko.

Hainbeste hautabideekin edonork pentsa liteke Lansarean.eus webgunea erabiltzea zaila izango dela. Baina Lansarean.eus-ren diseinua bakuna eta erraza da, webgune guztiko edukiera erreztasunez aurkitzeko. Honez gain, Lansarean.eus bai Android bai iOS-entzat erabilgarri dago.

Etorri KZguneara eta izena eman “Enplegu bat lortu” ikastaroa