Kaixo KZguneako lagunak!! Zer moduz? Ni oso ondo! Gaur tarte libre bat izan dut eta smartphoneari dedikatzeko erabili dut. Noizean behin kasu egin behar zaio smartphoneari erabiltzen ez ditugun aplikazioak desinstalatu eta garbiketa egiteko. Beste gauza batzuen artean nire argazkiak berrikusten aritu naiz eta haietako asko zaborrera botatzeko daudela konturatu naiz… oso gaizki daude, zertarako nahi ditut bada?

Pena bat da! Argazki batzuek oso ilunak, beste batzuk aldiz argi gehiegirekin eta ez dira batere ondo ikusten… itzaliak dirudite. Edozein modutan ez naiz ezabatzen ausartuko, oraindik agian Jonek konponbidea eman diezadakeelako. Zalantzaren aurrean KZguneara joango naiz. Ez da zalantzatik ateratzen nauten lehen aldia.

Behin KZgunean Jonek berak esaten duen bezala argazkiak “kuxkuxeatzeko” baimena eskatu dit. Nola ez Jone! Ez daukat ezer ezkutatzekorik. Beraz, argazkiak ikusten aritu gara eta hobetu daitezkeen multzo bat aurkitu dugu.

Merkatuan dauden aukerak erakusteko, Jonek Snapseed izeneko aplikazio bat jaitsi du nire smartphonera. Behin aplikazioa martxan jarrita oso ilun zegoen argazkietako bat kargatu du. Filtro batean sakatu du bakarrik eta argazkiak bere distira guztia eta kolore-bizitasuna berreskuratu ditu. Magia dirudi!! Gero, beste argazki batzuekin saiatu da eta emaitza ikusgarriak lortu ditu aplikazioko menuak eta erremintak erabiliz. Nola erabiltzen den jakitea nahi nuke.

KZguneanArgazkiei ukituak eman zure Smartphonearekin” izeneko ikastaro bat dagoela aipatu dit Jonek non aplikazio hau erabiltzen erakusten digute. Argazkiak konpontzeko bakarrik ez dela esan dit gainera. Erreminta eta aukera pilo bat ditu gure irudimena askatu eta emaitza liluragarriak edo desberdinak lortzeko edozein argazki hartu ezkero.

Adibidez, argazki bati perspektiba eman geniezaioke, orbanak ezabatu, testua gehitu, marko bat ezarri, aurpegiko azal kolorea aldatu, irribarrea azentuatu, buruaren angelua mugitu… nik ere ez nuen sinesten nire begiekin ikusi dudan arte!!!

Beraz, ikastarora apuntatu naiz dagoeneko. Nola ez!!

Laster arte!!