Sarritan hitz egin dizuegu Google-eri buruz eta eskaintzen dizkigun aplikazio eta zerbitzu guztiez. Benetan ondo pentsatzen badugu… Badago egunen batean Google-ra ez goazela bilaketak egitera edo eskaintzen dizkigun tresnaren bat erabiltzera?

Ba gaur berriro Google-eri buruz hitz egingo dizuegu. Oraingo honetan aplikazio interesgarria da, artea eta kulturari buruz: Arts Google & Culture.

Artea gustatzen bazaizu, aplikazio berri hau gogokoa izango duzu: Google Arts & Culture. 1200 museo baino gehiago, galeriak eta 70 herriko erakundeek parte hartu dute app hau lantzeko.

Aplikazio honekin arteko mundu zoragarrian barruratzeko eta lan artistiko ikusgarriak zure telefono mugikorretik ezagutzeko aukera izango duzu. Oraindik app-a ez baduzu ezagutzen, gurekin egitera gonbidatzen zaitugu.

Google Arts & Culture-n ezaugarriak

Google Arts & Culture-ekin erakusketa handiak bisita ditzakezu eta artelanen xehetasunik ez dezazun galdu handitutako bistak egin ditzakezu.

Bere ezaugarri nabarienen artean artelanetako bakoitza ezagutzekoa dago. Orain, museo bat bisitatzen duzunean, zure gailuko kamera baino ez haienganantz apuntatuz, artelanen informazio gehiago lortu ahal izango duzu, konexiorik gabe mugikorrean egonez ere. Artelan bakoitza ikusteko modu desberdina eta milaka erreportaje, argazkiak eta aplikazioak eskaintzen dizkizun bideoak ezagutzeko.

App-ak gainera artelanak koloreagatik edo garaian bilatzen dituen bilatzailea du.

Zure berezko bilduma pertsonala sortzeko aukera ematen dizu ere. Zure artelan gogokoenak gorde ditzakezu eta, nahi baduzu, bildumak zure lagunekin parteka ditzakezu. Eta zure mugikorraren jakinarazpenak aktibatzen badituzu, munduko arte eta kulturako berritasun nabarmenenak jaso ahal izango dituzu.

Eta bidaian bazaude, app-ak museoak eta hurbil zauden tokian ekitaldi kulturalak aurkitzen dizkizu.

App honek bere alde dibertigarria du ere. Zer artelanen antza duzun jakin nahi baduzu, aplikazio honek esango dizu. Adimen artifiziala eta aurpegiko ezagutzea erabiliz, selfie bat eginez, arrastroa jarraitzen du zure bikoitza artistikoa milaka museoko datu-base batean. Selfia egin duen pertsonaren aurpegia antzeko aurkitzen dituenekin konparatzen du museo erretratuekin.

Azkenik, estekak hemen uzten dizkizugu zure mugikorrean deskargatu nahi baduzu:

iOS eta Android-erako erabilgarria

Aplikazioa zure mugikorrean probatzera animatzen zara? Zalantzak badituzu instalatzeko orduan, eman izenaSmartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasiikastaroan

KZgunean itxaroten zaitugu