Gizakiak jakingura du eta, horregatik, beti bere inguruari adi dago. Ezaugarri hau gure inguruan  ulertzeko zailak diren gauzak daudenean handiagotzen da, adibidez, unibertsoarekin. Hau dela eta, gertaera astronomikoak daudenean -eklipsea, ozar-izarra…- guztiok zerua begiratzeari lekua egiten diogu.

Izena eman gure KZgunea “Smartphoneak eta Tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” aurrez-aurreko ikastaroan.

Orionidak hasi direnez, ozar-izar oso bitxia, KZguneatik naturak eskaintzen dituen gertaera miragarri hauek aprobetxatzeko aplikazio ezberdinak ekarri dizkizugu.

Ezagutu konstelazioak eta planetak

Askok, gau izartsu batean zerura begiratzen dugunean, ikusen ari garen izarrak identifikatzea ezinezkoa egiten zaigu. KZgunean aplikazio ezberdinak gomendatu genituen beste sarrera batean. Aplikazio hauek zure GPS-a iparrorratz bezala erabiltzen dute eta planetak, izarrak eta konstelazioak non dauen seinalatzen dizkizute. Hemen duzu sarrera horren esteka.

 

Argazkilaritza

Sekulako zeru izartsuak ikusten ditugunean, beti berdina pensatzen dugu: zein polita izan daiteke argazki bat hemen. Horregatik, aplikazio ezberdinak daude gau-argazkilaritzan espezializatuak. Night Camera aplikazioarekin zure gau-argazkiak ez desfokuratze ezta zaratarekin aterako dituzu. Gainera, bereizmen handia daukate bere aniztun-esposizio fusioari esker.

 

Argi-kutsaduraren kontrako app-ak

Izarratearekin gozatu nahi dugunean, oso garrantzitsua da argi-kutsadura minimoa den lekuetara joatea. Light Pollution Map – Dark Sky & Astronomy Tools aplikazioarekin argi-kutsadurarekin ez kaltetuko lekuak oso erraz aurkituko dituzu. App hau perfektua da gau-argazkiak atera nahi badituzu, zeruak ikusgarriak izango baitira.

 

Beste aplikazioak

Zeru-fanatikoa bazara, aplikazio hauek ezin galduzkoak izango dira zuretzat. Hasteko, Space Launch Now aplikazioarekin suzirien atzerako kontaketa jakingo duzu. Gainera, aplikazio honek jaurtiketaren mapa, suziriari eta bere zereginari buruzko informazioa dauka.

Aplikazio hauek interesgarriak iruditzen zaizkizu baina ez dakizu zure gailua erabiltzen? Ez larritu, izena eman gure KZgunea “Smartphoneak eta Tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” aurrez-aurreko ikastaroan