WhatApp azken urteotako aplikaziorik erabilienean bihurtu dela eztabaidaezina da. Eta, batzuetan app honekin burua galdu arren, Nola berreskuratu WhatsAppeko mezuak mugikor berrian sarreran hitz egin genuen bezala, oso zaila da WhatsApp erabiltzen ez duen norbaitek ezagutzea.

WhatsApp-ari probetxua atera nahi diozu? Etorri KZguneara eta izena eman gure “Bat-bateko mezularitza zure Smartphone bidez” ikastaroan.

Horregatik, gaur KZgunean, Whatsapp aplikazioak azken eguneratzean eta hurrengoetan gehituko dituen nobedadeei buruz hitz egingo dizugu.

Azken eguneratzeak

Anizkun bideo-deiak

Orain dela gutxi anizkun bideo-deiak egitearen aukera gehitu da. Dakizunez, duela asko WhatsApp-ek dei eta bideo-dei dohainik egitea uzten du -gogoratu nahi dizugu WiFi-ra konektatzearen garrantzia datuen kontsumoa murrizteko. Zeregin honen arrakasta dela eta, WhatsApp-eko sortzaileek anizkun bideo-deiak egiteko funtzioa gehitu dute. Horrela, 4 pertsonen arteko elkarrizketa egitea posible izango da.

Grabaketak blokeatu

Idaztea asko kostatzen bazaizu, seguruenik hau gustatuko zaizula. Egia da zure ahotsaren grabazioa egitea zure kontaktuek mezua erreproduzitzeko denbora asko aurreztu digula, baina, mezua luzea denean, botoia sakatzea gogaikarria izan daiteke. Horregatik, WhatsApp-ek grabaketak blokeatzeko aukera gehitu du: gorantz bota eta zure mezua grabatu: ez duzu izango berriz zure hatza zapaldu behar.

 

Hurrengo eguneratzeak

Jakinarazpen paneletik erantzun

Hau nobedade garrantzitsua izango da Whatsapp-eko hurrengo eguneratzean. Aukera hau iOS gailuetan jada eskuragai dago, baina orain arte Android gailuetan ez da aplikatu. Funtzio berri honekin, mezua eskuinera bota behar duzu eta zuzenean aipamena agertuko da zuk erantzutean. Denbora aurrezteko modu oso ona.

Ilun-modua

WhatsApp-ek “ilun-modua” edo “gau-modua” gehituko du hurrengo eguneratzean. Interfaze aldaketa honekin bateria aurreztuko dugu. Gainera, modu honekin Smartphonearen pantailak sortzen duen ikus-nekea murriztuko dugu. Kontuan izateko oso abantaila garrantzitsuak.

Etorri KZguneara eta izena eman gure “Bat-bateko mezularitza zure Smartphone bidez” ikastaroan.