Kaixo KZguneako lagunak!! Zer moduz? Ni zeharo urduri! Etxean nire portatilarekin nengoela Twiter-en sartu naiz gustuko eta jarraitzen ditudan gauza guztiak ikusteko. Hara hor non esaten dute Donostiako Zinemaldiko kontu ofizialean nire aktore gustukoena bere azken filmaren emanaldira datorrela. Nola ez, aktore beraren kontuan sartu naiz albistea konfirmatzeko. Badirudi egia izateaz gain gure herrialdea ezagutzeko irrikaz dagoela. Gidari bat beharko al du?

Kasua da, hau bezalako aukerarekin eta etxetik hain hurbil egonez, emanaldiaren egun berean goizean goiz agertuko naizela Donostian antolatuta dauden ekitaldi publiko guztiei etekina ateratzeko asmoz. Han nagoela Twitter erabiliko nuke Smpartphonean gertatzen hari diren gauza guztiak zuzen zuzenean jarraitzeko. Arazo bakarra da Twitter ez dudala inoiz Smartphonean erabili eta horregatik Joneri galdetuko diot ea lagun diezadakeen.

Jonek dio KZgunean ikastaro berri bat dagoela Twitter Smartphonean nola erabiltzen den ikasteko hain zuzen. Data ondo datorkit filmaren emanaldia baino egun batzuk lehenago da eta. Ezin gehiago eskatu!!

Ikastaroak “Twitter zure Smartphonean” du izena eta jada ordenagailuan erabiltzen dugunentzako bai zerotik hastea nahi dutenentzako aproposa omen da.

Zer den eta zertarako erabiltzen den erakutsiko digute baita erabiltzen diren termino arraro horiek. Hashtag, Trending-topic, Birtxiatu…

Nola instalatzen den ikusiko dugu eta erregistratzeko jarraitu behar diren pauso guztiak.

Azkenengo atalean, gure gustuko gauzak jarraitzeko nola erabiltzen den ikasiko dugu eta arreta berezia behar duten segurtasun eta pribatasunaren ezarpenak aztertuko ditugu.

Beraz, abenturara noa! Zortea opa iezadazue! Eta ez badut ezer lortzen pintxo batzuk jan ahal izango ditut behintzat.

¡Hurrengora arte!