Gaur KZguneatik ahots laguntzaileei buruz hitz egin nahi dizuegu. Seguruenik, askok aspalditik ezagutzen eta erabiltzen dituzuela, baina oraindik probatu ez dituztenentzako zer diren eta zeintzuk diren ezagunenak kontatuko dizuegu.

Ahots laguntzaileak laguntzaile pertsonaleko funtzioak dituzten aplikazioak dira. Hitz egindako aginduak antzeman ditzakete eta gainera akzio zehatzak egiteko gai dira. Bakarrik gure ahotsaren erabilerarekin aginduak eman ahal izango diogu gure gailuari eta gure galderei erantzuteko Googleko bilaketak egiteaz gain, deiak egin, musika jarri edo mapak ireki beste gauza askoren artean egin dezake.

Ahots laguntzaileak

Ahots laguntzaileak

Ahots laguntzaile ospetsuenak ezagutu itzazu

Bakarrik ahotsaren bidez elkar eraginez ahots laguntzaileak aurrerapen handia dira gure gailuen funtzioetara bizkor sartzeko orduan. Ondoren ospetsuenak erakutsiko dizkizugu:

Siri

Apple-eko ahots laguntzailea, laguntzaile pertsonal birtual bezala funtzionatu zuen munduaren lehen aplikazioa da. Siri-k deiak egin edo mezuak bidali ditzake, alarmak, tenporizadoreak eta oroigarriak jarri, kanta bat jarri, informazio orokorra, kalkuluak eta datu zehatzak eskaintzeaz gain… Galdera bat egin behar diozu momentuan erantzuna ezagutzeko soilik. Siri erabiltzen hasteko bakarrik ‘Hasiera’ botoia 2 segundotan zehar mantendu behar duzu sakatuta.

Google Assistant

Googlek garatutako laguntzaile birtuala da. Bizkor sartu ahal izango zara Googleko Laguntzailera ukitu batekin soilik, edo hasiera botoia ere sakatuta mantenduz edo “Ok Google” bakarrik esanez. Google Assistant-ekin deiak egin ditzakezu, testu mezuak bidali, oroigarriak konfiguratu, musika erreproduzitu eta egutegi ekitaldiak gehitu beste zeregin askoren artean.

Cortana

Cortana Microsoft-ek sortutako laguntzaile birtuala da, ahotsa antzematen du teklatua erabiltzeko beharrik gabe eta galderetara erantzuten du Bing bilaketa tresnak ematen dion informazioarekin. Cortana-k zugatik egin ditzakeen zereginen artean, hurrengoak nabarmentzen ditugu: posta elektronikoak eta testu-mezuak bidali, egutegia kudeatu, zerrendak sortu eta kudeatu, artxiboak aurkitu, sistemaren edozein aplikazio ireki…

Alexa

Alexa Amazon-ek garatutako laguntzaile birtuala da. Besteak bezala, ahotsaren bidez elkar eragin dezake, musika erreproduzitu, alarmak jarri, ataza zerrenda pendienteak sortu eta informazioa denbora errealean eskaini, beste gauza askoren artean.

Zure gailu mugikorrak eskaintzen dizkizun tresna guztiak ezagutu nahi dituzu? Eman izena “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” KZguneako ikastaroan