Esaerak dioen bezala “denborak urrea balio du”, eta gero eta jende gehiagok beharrezko du bere hitzordu, oroigarriak… egunean edukitzea. Berdin dio medikuarekin den hitzordua, edo senitarteko edo lagun baten urtebetzea den… Googleren egutegiak gure denbora ongi gestionatzen lagunduko digu. Gaur KZgunean egutegi honek dituen funtzio ezberdinak dakartzagu.

Googleren egutegia erabiltzen ikasi nahi baduzu, KZguneak eskaintzen dizun “Google aplikazioak zure gailuetarako” (Googleren beste app batzuekin batera).

Google Calendar

Google Calendar

Edozein gailutatik eskuragarri (Smartphone, Tablet, PC…)

Google Calendar gure hitzorduak, oroigarriak, ekitaldiak… eguneratuta edukitzen laguntzen digun agenda digitala dugu. Gmaileko posta elektronikoa erabiliaz ordenagailu, Smartphone edo Tabletan erabiltzeko aukera daukagu, eta eskaintzen duen abantailarik garrantzitsuenetakoa dugu gure gailu guztietan agenda eguneratuta egongo dela.

Laguntzailea erabili ekitaldiak edo oroigarriak sortu edo kontsultatzeko

Googleren laguntzaileak ( ikusi “Ahots laguntzaileak”) edo asistenteak dituen funtzio anitzen artean daukagu ekitaldiak edo oroigarriak gure egutegian sortzeko aukera eskaintzen digula; laguntzaileari zer egin nahi dugun soilik eskatu beharko diogu. Esterako, hitzordu bat gorde nahiko bagenu, “Añade una cita mañana a las ocho de la tarde”* edo, oroigarri bat nahiko bagenu: “Añade un recordatorio que se llame Cumpleaños de Loli”.

Egunean zehar dauzkagun eginbeharrak galdetzeko aukera ere badaukagu: “Qué tengo hoy en mi calendario”.

Gehitu hitzorduak Googleren beste aplikazio batzuetatik

Googleren beste aplikazio batek, Keepek (Ikusi “Gogoan hartu Google Keep-ekin”) notak orogarriekin sortzeko aukera ematen digu eta hauek ere gure egutegian azaltzen dira dagokien testuarekin. Inbox aplikazioak ere berdina egiten du email bat beranduagorako atzeratzen badugu.

Erabili irudiak hitzordu batzuetarako

Gure hitzorduetan dauden hitz gako batzuk detektatzeko gai da eta hauek irudi batekin elkartzen ditu. Esaterako, dentistarekin hitzordua badaukagu, honi hortzetako eskuilaren irudia jarriko dio.

Gehitu Widget bat zure gailuaren idazmahaian

Androiderako Egutegiaren app-ak Smartphone edo Tabletaren idazmahaira gehitu daitezkeen bi widget ditu: bat hitzorduetarako eta bestea hilabeteko egutegiarekin. Gehitzen duzun widgeta edozein delarik ere, hitzordu berriak sortzeko aukera izango duzu pantaila ikutu hutsarekin.

Bilatu aurkitzen ez duzuna

Egutegia hitzorduz, oroigarriz edo notaz beterik daukanetakoa bazara, ez larritu! Appak behar duzuna topatzen lagunduko dizun barneko bilatzaile bat dauka: ezker aldean dagoen menua ireki eta “Buscar”* aukera erabiliko dugu honetarako.

KZgunean Egutegiaren Web bertsioa erabiltzen ere ikasi dezakezu gure Google Calendar: Zure denboraren kudeaketa hobetu ikastaroarekin.

 

*Laguntzailea euskaraz erabiltzeko zailtasunak direla eta gaztelerazko aldaera erabili dugu.