Denok entzun dugu dronei buruzko berriak. Oso deigarriak izateaz gain, erabilpen ugari dituzte. Ez da bakarrik haizealdietarako edo aeromodelismorako gauza, dronak gero eta gehiago erabiltzen dira; argazkigintza, itsas-salbamendua, dokumentalak, eskariak… Baita gertaera serioetan ere bai, bihotzeko transplante batean trafikoa saihesteko, adibidez.

Gailuen berriteaz gehiago jakin nahi duzu? Izena eman gure “Azken gailu teknologikoak ezagutu” hitzaldian

Dronak gero eta gehiago erabili ahal dira gure Smartphone do tabletaren bidez. Honek bai aplikazioak bai teknologia arinago gauzatzea eragiten du, dron autonomo eta efizienteagoak sortuz. Horregatik, gaur KZgunean, zure dronarekin erabili ahal izango dituzun aplikazio ezberdinetan hitz egingo dizugu.

 UAV Forecast

Zure dronarekin irten baino lehenago ezinbestekoa da zerura begiratzea. Eguraldia oso garrantzitsua da zure drona hegatzeko eta kalteak saihesteko. Aplikazio honen bidez, jakingo duzu non dagoen eguraldi egokia, gainera beste datu batzuk ikusi ahal izango dituzu: egunsentiaren ordua, tenperatura, haizearen abiadura..

  • Salneurria: Doan
  • Erabilbarri iOS eta Android-entzako

Enaire

Aplikazio honekin Espainian dronen erabilera baimenduta dauden lekuak ikusi ahal izango dituzu. Bere mapari esker, zure dronentzako toki seguruena topatu ahal izango duzu eta toki arriskutsuak saihestu. Informazio guztia AIP España-tik dator, beraz, informazio fidagarria da.

FreeFlight

Aplikazio honi esker zure dronaren burrunba kontrolatu ahal izango duzu zure Smartphonearen bidez. Gainera, bai aireratzea eta lurreratzea errazten du, beraz, hasiberrientzako aplikazio egokia dugu. Bestaldetik, doikuntza aurreratuak ditu adituentzat. Aplikazio honekin definizio handiko bideoak graba, argazki panoramikoak egin eta ibilbideak programa ditzakezu. Honez gain, galtzen bada: berreskuratze modua dauka.

  • Salneurria: Doan
  • Erabilgarri iOS eta Android-entzako

Breeze Cam

Breeze Cam-i esker airean argazkiak egin ditzakezu modu errezean. Aplikazio honek 5 hegaldi eredu dakar esperientzia hobetzeko eta 13 megapixeleko irudiak egingo ditu. Honez gain, argazkiak editatu ditzakezu, gauza ezinhobea zure Smartphonetik sare sozialetan partekatzeko.

  • Salneurria: Doan
  • Erabilgarri iOS eta Android-entzako

Izena eman gure “Azken gailu teknologikoak ezagutu” hitzaldian