Kaixo KZguneako lagunok! Zer moduz? Ni very good… Uy, ingelesa hainbeste menperatzen dudanez hizkuntzak jada nahasten ditut je, je… Kontua da, Londresen oporrak igarotzetik natorrela: hiri polit-polita da eta jende zoragarria bizi da hor. Big Ben, Buckinham Palace, Camden Town… izugarri disfrutatu ditut baina, dudarik gabe, bidaia honetan bereziena bidetik ezagutu nituen pertsonak izan dira.

Ingalaterrako esperientza hau Joneri eskertu behar diot, bera izan baitzen ingelesa murduskatzeko bikaina den aplikazioa erakutsi zidana. Londresera joateko baino pare bat hilabete lehenago, Joneri deitu nion oporretan joango nintzela eta Instagram ikastarora ezin izango nuela egin ohartarazteko. Jonek, asko ikusia dena, pixkat urduri eta goibel nabaritu ninduen eta, dudarik gabe, nitaz interesatu eta zer gertatzen zitzaidan galdetu zidan. Ingelesa ez ezagutzeagatik pixka bat beldurti nengoela jakitean, agudo Duolingo doako aplikazioa gomendatu zidan.

Duolingo aplikazio oso intuitiboa da hizkuntzak ikasteko. Deskargatu ondoren, zein hizkuntza ikasi nahi duzun galdetzen dizu, eta zerotik has dezakezu edo, ingeles nozioak baldin badituzu, maila azterketa bat egin dezakezu ikastaroa hasi baino aurretik.

Gainera, ikasi nahi duzun hiztegi mota aukera dezakezu. Nire kasuan, nire esfortzuak bidaiei lotutako lexikoari bideratu nituen.

Beti bezala, hizkuntza bat ikasterakoan, temati izatea beharrezkoa da egunero pixkatxo bat praktikatuz. Duolingo zure aldiak aukeratzeko aukera ematen dizu ere.

Hau guztia dela kausa, hizkuntza bat ikasi edo hobetu nahi baduzu, aplikazio hau erabiltzera animatzen zaituztet.

Beste batera arte!!!