Gaur egun, gure Smartphone edo Tabletean lekurik gabe gelditzeak, erabiltzaile askori eragiten gaituen arazoa dugu. Horregatik, eta gaurkoan, Kzguneatik, zure gailuetan lekua egiteko aukera ezberdinak azalduko dizkizugu sarrera bikotz honen bidez. Aukera errezenetatik hasiko gara, eta datorren sarreran, aplikazioak, segurtasun kopiak… eginez, lekua egiten erakutsiko dizugu.

Lekua egiteko zure gailua erabiltzen ikasi nahi duzu? KZguneara hurbildu eta “Smartphonak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan izena eman

Zure gailuan lekua egiteak lan zaila dirudien arren, ez da hala. Oraingoan, zure gailuan lekua egin ahal izateko, eta berarekin lan egiten jarraitzeko, trikimailu eta metodo ezberdinak erakutsiko dizkizugu.

Oinarrizko kontzeptuak

Hasi aurretik, ezagutzen ez duzun hori ez ezabatzea gogorarazi nahi dizugu, gailuaren funtzionamendu zuzenerako beharrezko aplikazio edo herramintak izan baitaitezke.

Gainera, neurri-unitateak ere kontuan izatea garrantzitsua da. Batzuetan, gutxi okupatzen duen eta gainera ezabatu ezin den aplikazio bat ezabatu nahi izatearekin itsutzen gara: aplikazio batek 1MB edo 1GB okupatzea ez da gauza bera. Horregatik, informatikako unitateen bihurketak gogorazten dizkizugu:

  •  1.024 Kilobytes (KB) —-  1 Megabytes (MB)
  •  1.048.576 Kilobytes (KB) —-  1 Gigabyte (GB)

Orain, oinarrizko kontzeptuak argi dauzkagula, lehenengo aholku eta pausuekin hasiko gara.

Cache-memoria ezabatu

Cache-memorian gordetako datuak ezabatzen hasiko gara lekua egiteko. Eguneroko erabilerarengatik gure gailuetan sortzen eta biltzen diren hondar artxiboak dira. Cache ezabatzen dugunean, erabiltzen ez dugun lekua libre utz dezakegu.

  • Aplikazio eta joku guztietako cache-a ezabatzeko ondorengoa egin behar dugu:

Ezarpenak > Memoria > Cache-n gordetako datuak > Onartu

  • Aplikazio jakin batetako cache datuak ezabatu nahi baditugu, aldiz, ondorengoa egin beharko genuke:

Ezarpenak > Memoria > Aplikazioak > Aplikazioa aukeratu > Cache ezabatu

Oso garrantzitsua da Cache ezabatu eta Datuak ezabatu bereiztea, azken aukera honek, aplikazioa garbi uzten baitu, hasieran instalatzen dugun bezala, gure informazio guztia galduz.

Garbiketa egin

Garbiketa egitea izango litzateke gure gailuan lekua egiteko hurrengo pausua. Deskargak aplikaziora joatea izango litzateke aukera egokiena, eta bertan, beharrezkoak ez diren artxibo guztiak ezabatu.

Garbiketa orokorra egitea izango litzateke azkeneko pausua: beharrezkoak ez ditugun argazki, bideo, musika edo artxiboak ezabatzea. Argazkiak edo bideoak ezabatzeko Galeriara joan beharko dugu eta musika eta artxiboak ezabatzeko, Artxibo Exploratzailea erabili beharko dugu.

KZguneara hurbildu eta “Smartphonak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan izena eman