Zure gailuetan lekua egin” atzoko sarreran, zure smartphone edo tabletean lekua era erraz batean egiten erakutsi genizun. Gaurko bigarren sarrera honetan, zure gailuan lekua egiteko, lainoa erabiltzeko edota behar ez ditugun aplikazioak kentzeko era ezberdinak erakutsiko dizkizugu.

Zure gailuetan lainoa erabiltzen ikasi nahi duzu? KZguneara etorri eta “Argazkiak. Zure argazki guztiak antolatu edozein gailutik” ikastaroan izena eman

Aplikazioak ezabatu” edo “lainoa” izutzen gaituzten eta konplikatuak diruditen kontzeptuak izan daitezke. Horregatik, KZgunean, aholku erraz batzuen bidez, errealitatean dirudiena bezain zaila ez dela erakutsiko dizugu. Bide batez, ikasten eta hobetzen jarraitu nahi baduzu, zure KZgunea hurbilenera joan, eta gure aurrez-aurreko eta urruneko ikastaroetan izena eman.

Aplikazioak ezabatu

Lainoarekin hasi aurretik, zure gailuan dauzkazun aplikazioak ongi begiratzea aholkatzen dizugu, eta zeintzuk behar dituzun aukeratu. Garrantzitsua da ezagutzen ez ditugun aplikazio horiek ez ikutzea. Aplikazio bat ezabatzeko ondorengoa egin behar duzu:

Ezarpenak > Aplikazioak / Aplikazio Administratzailea

Aplikazio guztien zerrenda azalduko zaizu, baliteke taldeetan banatuta: instalatutakoak, deskargatutakoak, exekuzioan… Ezabatu nahi duzun aplikazio hori, gainean sakatuta aukeratu beharko duzu, eta ondoren, ezabatu aukeratu. Aukera hau azaltzen ez bazaizu, aplikazioa mugikorrak dakarrela esan nahi du, eta beraz, ezin da ezabatu.

Zure artxiboak lainora igo

Zure argazkiak eta bideoak gordetzeko aukera ona izan daiteke lainoa erabiltzea. Seguratsun kopia bat izatea oso garrantzitsua da, hanka sartzeak saihesteko. Jakingo duzun bezala aukera ezberdinak daude: Dropbox, Google Fotos, Onedrive… Zure artxiboak lainora igotzen jakin nahi baduzu, zure KZguneara hurbildu, etaInformatika lainoan. Bildu eta partekatu zure informazioa” ikastaroan izena eman.

Seguratsun kopiarekin artxiboak ezabatu

Zure artxiboak dagoeneko lainoan gordeta baldin badituzu, galtzeko beldurrik gabe, zure gailutik ezabatu ditzakezu. Honela, zure gailuan lekua egingo duzu, eta edozein gailutik kontsultatzeko aukera izango duzu.

Gainera, Google Fotos bezalako lainoek, adibidez, hanka sartzeak saihesteko, “Lekua egin” aukera dute, eta lainoan gordeta dauden argazki eta bideo horiek bakarrik ezabatzen ditu.

KZguneara etorri eta “Argazkiak. Zure argazki guztiak antolatu edozein gailutik” ikastaroan izena eman