Zure Curriculum Vitae idatzi behar duzu eta ez daukazu ordenagailu bat hori egiteko? Ez kezkatu, ez duzu behar.

Gaur KZguneatik curriculum bat egiteko beste era bar erakutsiko dizugu, inongo ordenagailurik erabiltzeko beharrik gabe. Merkatuak aplikazio mugikor espezifikoak eskaintzen ditu curriculum vitae bat sortzeko. Beraz, zure telefono mugikorra eta minutu batzuk behar izango dituzu soilik zeregin hau egiteko.

KZguneako “Enplegu bat lortu” ikastaroan eman izena eta Internetek enpleguko atarietan lana bilatzeko orduan eskaintzen dizkizuten abantailak ezagutu itzazu.

Sor ezazu zure Curriculum-a mugikorretik

Sor ezazu zure Curriculum-a mugikorretik

Curriculum Vitae sortzeko 5 aplikazio

Ondoren, zure Curriculum Vitae sortzeko erabil ditzakezun aplikazio batzuk erakutsiko dizkizugu.

Currículum Aplicación Gratis

Itxura profesionaleko curriculum bat klik gutxi batzuekin egin dezakezun App-a da hau. Aplikazioak eskaintzen dizkizun formatuetako bat aukeratu behar duzu soilik eta zure datuekin osatu. Zure curriculum vitae PDF formatuan gorde edo partekatu dezakezu eta aurkezpen gutun bat ere sortu.

iOS eta Android-erako erabilgarri

CV Maker and Resume Builder

20 curriculum txantiloi profesional dituen interfaze errazarekiko aplikazioa. Ez duzu diseinuaz arduratu behar izango, txantiloiaren eremuak zure datuekin betetzen badituzu nahikoa izango da. Zure cv-a gorde dezakezu PDF formatuan eta Bluetooth, posta elektroniko edo edozein mezularitza-plataforma erabiliz parteka dezakezu ere.

Android-erako erabilgarri

VisualCV

VisualCV curriculum bat sortzeko era azkarra eta erraza da. LinkedIn-etako curriculum datuak inportatzeko aukera eskaintzen du, baita PDF eta Word-eko formatukoak ere. Eduki gehigarria gehi dezakezu ere eta zure argazkia sartu. Behin informazioa betetzeko zeregina bukatuta, argitara dezakezu eta zure cv-a parteka dezakezu segundo batzuetan.

iOS eta Android-erako erabilgarri

Currículum Vitae 2018 Gratis CV Modelo plantillas

Oso intuiziozko eta erabiltze errazarekiko App honek bere oinarrizko ezaugarrien artean PDFa formatuan curriculuma gordetzeko edo partekatzeko aukera du eta pdf-an curriculum vitae-a betetzeko txantiloiak. Cv modelo desberdinak ditu: cv kronologikoa, cv funtzionala, cv konbinatua, esperientziarik gabeko cv-a, ingelesezko cv…

Android-erako erabilgarri

Currículum Manager

Aplikazio honekin zure curriculum-a egin dezakezu era azkar eta errazean, PDF-an bihurtu eta pauso gutxi batzuekin posta elektronikoz bidali. App-ak informazio taula bat erakusten dizu menu nagusiarekin antolatutako datu guztiak ikusten diren tokian.

iOS eta Android-erako erabilgarri

KZguneak erakusten dizu zeintzuk diren tresna egokienak enplegua bilatzeko orduan 40 orduko urrutiko “Lan-bilaketa Interneten” ikastaroan. Eman izena itxarote zerrendan eta guk deituko dizugu.