Gaur KZguneatik, gai berri batekin gatoz: Podcast-a. Baliteke Interneteko hainbat webgune kontsultatzen ibilita, halako audio artxiboekin topo egin izana, eta gaurkoan, zer diren eta zertarako balio duten azalduko dizuegu.

Multimedia fitxategi hauen inguruan hitz egiten dugunean, audio programei buruz arituko gara. Youtubeko kanal baten anztera, pasarte berriak argitaratzen joango dira. Bestelako ekintzak egiten dituzun bitartean, audio bat entzutea, oso interesgarria izan daiteke.

Zuzeneko emisioa ez denez, nahi duzunean entzun dezakezu, grabazioak automatikoki deskargatu, eta honek, konexiorik gabe ere entzuteko aukera emango dizu.

Artxibo multimediak zure Smartphonean

Audioak entzuteko aukera onena, smartphonak dira. Izan ere, artxiboak nahi duzun lekura lagunduko zaitu eta grabazio bat entzuteko aukera edozein momentutan izan dezakezu.

Mugikorretan, artxiboak webgune bidez entzun ditzazkezu, baina podcast-entzat sortu dituzten aplikazio espezifikoak erabiltzea izango litzateke egokiena.

Audio fitxeroak aurkitzeko bilatzailea dute aplikazio gehienek, eta pasarte hauek jasotzeko izena eman dezakezu.

Gure mugikorretan grabazioak entzuteko aplikazio asko daude, eta ondorengo hauek gomendatzen dizkizuegu: BeyondPod, Podcast & Radio Addict eta Podcast Go.

Nola deskargatu

Mugikorrentzako prestatuak dauden aplikazioak erabiltzea litzateke aukerarik errezena. Entzun nahi duzun pasarte edo pasarte zerrenda gehienak deskargatzeko aukera eskaintzen baitute.

Bestalde, interneteko hainbat webgunetan, podcast egileak berak jarritako deskargatzeko aukera eskaintzen duen lotura aurki dezakezu. Audio fitxeroa normalki, MP3 formatuan azaltzen da.

KZguneara hurbildu eta “Smartphonak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan izena eman