Gabonak iristear dira, eta ongi dakigun bezala, gure etxea prestatzen hasiko gara hurbiltzen ari zaigun abenduko zubi honetan. Gaur KZgunean, Interneten gauzak erabilita, Gabon ezberdinak ospatzearen inguruan arituko gara.

Teknologia berrien inguruan gehiago jakin nahi duzu? KZguneara etorri eta “Azken gailu teknologikoak ezagutu” hitzaldian izena eman

Zer da Interneten gauzak” sarreran aurreratu genizuen gaia. Izan ere, Interneten gauzak denen ahotan dagoen gaia da. Jakingo duzun bezala, Interneten gauzak eguneroko objektuei Interneta atxikitzea deritzo. Bozgorailuak, termostatoak, erlojuak, bonbillak… eta nola ez! Gabonak ere ez dira atzean geratuko!

Gabonetako argiak

Bai, bai. Ondo irakurtzen ari zara. Gabonetako argiak aparailu bidez kontrolatu daitezke. Wi-Fi-ra konektatzen diren, eta etxean edo etxetik kanpo egonda kontrolatzeko aukera eskaintzen duten argiak atera dituzte merkatura. Honela, zuhaitzeko argiak piztu edo itzali ditzakezu, kolorea edo mugimendua aldatu, edo musika jarri. Txiki eta handiak harrituko dituen aurkikuntza izango da.

Sukalde adimentsuak

Duda barik, Gabonetako jaiak jatearen sinonimo dira. Sukaldeko robotek lan honetan asko lagundu dezakete, eta hauetariko gehienek euren aplikazio berezia dute. Aukera azpimarragarrien artean: ehunka errezeta, astea hobeto planifikatzeko egutegia, erosketa zerrenda egiteko aukera… izango lirateke.

Eta sukaldeaz hitz egiten hasi garenez… ezin gara labeaz ahaztu! Sukalderako termometroak merkatuan daude. Funtzionamendua oso erraza da: termometroa janarian ziztatu behar duzu, labean edo lapikoan izan daiteke, eta janariaren tenperatura zehatza azalduko digu.

Landareak monitorizatu

Gabonetako paskua lore polit bat izatea denoi gustatzen zaigu. Baina halako landare bat izateko, zaintzen ibili behar da. Gabonetan hara eta hona ibiltzearekin, lorea ahaztu egiten zaigu eta zimeldu egiten da. Horretarako, landareak monitorizatzeko sentsore biometrikoak daude. Sentsore hauei esker, gure landareari gertatzen zaiona ikusteko aukera izango dugu: tenperatura, hezetasuna, ongarria…

Zure etxea kontrolatzeko aplikazioa

Interneten gauzak gogoko badituzu, eta etxea domotizatuta baduzu, arazo bat planteatuko zaizu: dena kontrolatzea. Houseinhand KNX aplikazioak, era errez eta intuitibo batean, zure etxea kontrolatzen lagunduko zaitu. Argiak, pertsianak, berogailua eta edozein aparailu elektroniko maneiatzeko aukera emango dizu, 6 aparailu arte kontrolatu ditzakezu.

Android eta iOS-entzat eskuragarri dago.

KZguneara etorri eta “Azken gailu teknologikoak ezagutu” hitzaldian izena eman