Etxeko txikienak ere Internetera konektatuta daude, eta gaur KZguneatik haurrei egokitutako YouTube-ren bertsioa erakutsi nahi dizuegu: YouTube Kids. Adingabekoei zuzendutako edukia gurasoek onartzean datza zerbitzua.

Gurasoek euren seme-alabei sare sozialekin lehenengo kontaktua eskaintzeko sortutako tresna da, eta multimedia edukiak ikusi eta aparailu elektronikoak euren kabuz erabiltzen ohitzeko aukera eskaintzen du.

Smartphone eta tabletak eguneroko bizitzaren parte dira, eta haur eta adingabekoak gero eta lehenago hasten dira halako aparailuak erabiltzen. Erreminta honekin, haurrek zer kontsumitzen duten, adinarentzat egokia izan daitekeen, eta ikuste denbora kontrolatzeko aukera dute gurasoek.

Adingabekoentzako edukiak aukeratu

Lehenagotik filtratuta dauden bideo zerrenda eskaintzen digu aplikazioak. Aplikazioak eskaintzen dituen funtzioen artean, haurren adinerako egokiak ez diren bideoak filtratzeko aukera ematen du. Gainera, haurrek aplikazioan daramaten denbora kontrolatzeko aukera dago, eta behin denbora hau pasata, aplikazioa automatikoki ixteko aukera dago.

Adingabekoek aplikazioan ikusi ahalko dituzten bideo eta kanalak aukeratu nahi badituzu:

  • Ezarpenak ireki, adingabekoaren profilera joan, eta onartutako edukia aukeratu
  • Hemendik, adingabekoek ikusi ahalko dituzten bideoak aukeratuko dituzu
  • Gustuko duzun edozein bideo, kanal edo bilduman + botoiari emanda aukeratu ahalko duzu

Haurren behatz txikiei nabigazioan laguntzeko, aplikazioak irudi handiagoak eta ikono argiagoak dauzka. Gainera, idazten ez dakiten haur txiki horientzat ere, ahotsa ezagutzeko sistema gehitu dute, euren jakin-minarekin zerikusia duten bideo horiek aurkitzeko.

Programak, Musika, Ikasi eta Miatu

Hasierako pantaila lau ataletan banatzen da: Programak, Musika, Ikasi eta Miatu. Programak sailak, bideo motzak eta haur programa pasarteak aurkezten ditu. Musika sailak, betiko haur abestiak eta baita haurrentzako abesti modernoak eskaintzen ditu. Ikasi atalak, ikasteko bideoak ikusteko aukera du. Miatu sailak, erabiltzaileek sortutako edukia eskaintzen du.

Smartphoneak eta Tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” KZguneako aurrez aurreko ikastaroan izena eman