Gabonak hurbiltzen dira eta ,beharbada, opor egun horietan bidaiaren bat egitea pentsatzen ari zara. Gabonak une ona izan daitezke bidaiatzeko eta gure ohiko ingurunetik kanpo Eguberri giroaz gozatzeko.

Gabonetan bidaiatzeko app-ak

Gabonetan bidaiatzeko app-ak

Bidaia ezazu Gabonetan app onenekin

Gabonetan bidaiatzea pentsatzen ari bazara, interesgarriak izan daitezkeen aplikazio mugikor batzuk erakutsi nahi dizkizugu  KZguneatik.

TripIt

Bidaia antolatzaile bat bezala funtzionatzen duen app-a, zure bidaia planifikatzen eta kudeatzen lagunduko dizun laguntzailea. Zure bidaiaren informazio guztia ikus dezakezu, zure egonaldi, hegaldi eta ibilbideen datuak bezala, hotel-erreserbak…

iOS eta Androiderako erabilgarri

Moovit

App honekin beti 83 herriko 2.600 hiriko garraio publikoko sareei buruz informatuta egongo zara. Garraio publikoko aukera guztiak eskaintzen dizkizu, gehiago komeni zaizun bideari buruz informatuz, autobus, trena eta metroko informazioarekin eta bizikletetako zerbitzu publikoak dauden herrietan ere.

iOS eta Androiderako erabilgarri

Packpoint

Lekuan egingo duen eguraldi eta bidaiaren iraupenaren arabera, zure maletan sartu behar duzuna antolatzen laguntzen dizun aplikazioa.

iOS eta Androiderako erabilgarri

WeekenDesk

App bikaina Gabonetan azken orduan bidaia egitea erabakitzen dutenentzako, Espainian eta Europan 10.000 hotel baino gehiagorekiko kalitateko ihesaldi esklusiboak eskaintzen baitizkizu. Zure mugikorrean geolokalizazioa aktibatuta baduzu zauden kokapenaren inguruan eskaintzak ikusi ahal izango dituzu.

iOS eta Androiderako erabilgarri

Field Trip

FieldTrip zure telefonoko bigarren planoan exekutatzen den aplikazioa da. Leku interesgarri batetik hurbil pasatzen duzunean aplikazioak abisatuko dizu eta Bluetooth edo kableaz entzungailu batzuk konektatu badituzu lekuari buruz informazioa eskainiko dizu. Zauden hiriaren historia lokalari buruz informatzen dizu eta erosteko eta jateko moda-lekurik onenak gomendatzen dizkizu.

iOS eta Androiderako erabilgarri

¿Zure bidaia antolatu nahi duzu? Eman izena KZguneako “Zure bidaia planifikatu” ikastaroan eta ezagutu itzazu tresna eta aplikazio hoberenak garraiobide, ostaturik onena edo interes informazioa bilatzeko orduan